Emakunderen gomendioak idazkietan gizon-emakumeak izendatzeko
GARA |
Izaskun Moyua Emakunde erakundeko zuzendariak «Hezkuntza arlorako hizkera gida» aurkeztu zuen atzo Gasteizen, gaztelania erabiltzean gizon-emakumeak modu parekatuan izendatzeko formula «arinago eta ulerterrazagoak» erabiltzeko deia eginez.
Erakunde horren iritziz, «hitzei genero bikoitza emateko `@' erabiltzeak ez du arazoa konpontzen», eta horren ordez kontzeptu orokorrak erabiltzea gomendatzen du. Adibide gisa, «alumn@s» idatzi beharrean «el alumnado» erabiltzea egokiagoa dela adierazi zuen.
Modu berean, gizonezkoa eta emakumezkoa adierazteko askotan baliatzen den marratxoa erabiltzea ere ez du egokiegi ikusten Emakundek. Kasu horietan, «cuatro profesores y un alumno/a de cada clase» idatzi beharrean, «cuatro profesores y un o una alumna de cada clase» proposatzen du erakunde horrek argitaratu berri duen gidak.
Izenez edo abizenez
«Hekuntza arlorako hizkera gida» lanak sarri eman ohi den beste bereizkeria bat ere nabarmentzen du. Hain zuzen, kargu publikoak dituzten emakumezkoak eta gizonezkoak izendatzean ematen zaien trataera ezberdina: bigarrengoen kasuan abizena erabiltzeko joera nabarmena dago, eta emakumearekiko tra- tua, aldiz, hurbilagoa izan ohi da askotan, izenez deitzen baitzaio.
Emakunderen liburuxkak adibidea ere jartzen du: Estatu frantseseko lehendakariari «Sarkozy» esaten zaiola aipatzen du, eta Alemaniako kantzilerra aipatzeko, ostera, «Angela» erabiltzen dela.
Hezkuntza arloko idazkietan parekidetasuna modu egokian bermatzea bilatzen omen du Emakundek prestatutako liburuxka horrek, atzoko aurkezpenean azaldu zutenez. «A bildua» eta antzeko hainbat formula baliagarriak izan daitezkeela nabarmentzen dute lan horretan, adibidez, kaleko karteletan eta iragarkietan emakumearen pre- sentzia nabarmentzeko; baina Moyuak zuzentzen duen erakundearen ustez, hezkuntzarako idazkietan edo agiri ofizialetan «ez dute arazoa kon- pontzen».
Hezkuntza alorreko testu-liburuak eta bestelako txosten eta dokumentuak aztertu dituzte gida hori behar bezala landu eta prestatzeko, eta kasu bakoitzerako gomendioak bildu dituzte.