GARA > Idatzia > Kirolak

XIBA EUSKAL JOKO ETA KIROL TOPAKETAK

Leitza eta Etxemaritxu izan dira onenak asteburuko hitzordu bikoitzean

p045_f01.jpg

A.A. | DONOSTIA

Hitzordu bikoitza izan dute Xiba topaketek asteburuan. Larunbatean Nafarroa Garaiko jaialdia jokatu zuten Leitzan, bertako Kultur Astea ospatzen zela baliatuz. Igandean, berriz, Zornotzan Bizkaiko topaketa egin zuten Ibilaldiaren egitarau oparoarekin bat eginez.

Nafarroako topaketari dagokionez, bost taldek hartu zuten parte Leitzako plazan egindako probetan: Leitza, Goizueta, Irañeta, Nafarroako Ikastoletako irakasleak eta Uharte Arakil. Etxeko taldeak lehen aldiz hartu du parte eta irakasleen taldea ere berrikuntza pozgarria izan da. Azkenean, gainera, lan bikaina egin zuten biek eta etxekoek garaipena ere eskuratu zuten. Kontuan izan behar da aurreko lau ekitaldietan Irañeta izan zela txapeldun -aurten bigarren-.

Zornotzan, bestetik, goiz-goizetik ekin zieten antolakuntza lanei Bizkaiko Xibakideek. Sei taldek hartu zuten parte: Etxemaritxu (Etxebarria, Markina eta Berriatua), Areatza, Mungia, Galdakao, Ondarroa eta Durango. Eguraldiak ongi eutsi zion topaketari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo