GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ostiralean kalera aterako dira Iruñean hezkuntza sistema nazionalaren alde

EHBEk deituta manifestazioa izango da ostiral honetan, hezkuntza arloko inposizioak salatu eta sistema nazionala aldarrikatzeko. Atxikimendu ugari jaso du deialdiak, hezkuntza arlokoez gain, gizarteko beste eragile askok ere eskola euskaldunaren alde egiten baitute.

p017_f02_148x092.jpg

GARA |

Euskal Herriak Bere Eskola plataformak ostiralerako manifestaziora deitu du Iruñean, inposizioak salatu eta hezkuntza sistema nazionala aldarrikatzeko. 18.00etan Autobus Geltoki zaharretik aterako da.

Plataformaren ekimena era-gile ugarik babestu dute, atzo egindako agerraldian ikusi ahal izan zenez. Izan ere, hezkuntzako eragileez gain, gizarteko bertze talde askok babesten dute euskal eskolaren aldeko mugimendua. Atzo babes hori eskertu zuen plataformak: «Abiadura bizian doan hezkuntza sistema nazionalaren espazio-ontziak gero eta hurbilago ikusten du bere lurreratzea. Zorionak urte luzez motor hauek bero eta osasuntsu izaten lagundu duzuen euskal herritarroi».

«Espazio-ontzia» mantendu duena herritarren grina izan da, euren hitzetan; eta handia izan da, bestela ez baitzituen jasandako erasoak gaindituko. Eraso horiek Nafarroako Administraziotik etorri dira, euren ustez, «euskal irakaskuntzaren garapenari oztopoak jarri eta Euskal Herria badela ezkutatzeko». Helburu horrekin euskarari eta euskal hezkuntzari jarritako trabak gogora ekarri zituzten: Euskararen Legea, Gobernuak ingelesari emandako babesa Hello eta British ereduak ezartzearekin, Unibertsitatean eta Lanbide Hezkuntzan euskarazko ikasketarik ez eskaintzea, eta testuliburuen arautzearekin nahiz curriculum-dekretuekin berezko kulturaren ezagutza oztopatzea.

«Euskara eta euskal kultura Nafarroatik desagerrarazteko» saiakerak porrot egin izana ospatu zuten atzo: urte luzez egindako aldarrikapenek, mobilizazioek eta, oro har, lanak, frui- tuak eman ditu, eta horiek nabarmendu zituzten. Euskarazko irakaskuntza zor zaio euskararen aldeko mugimenduari: ama eskolak, ikastolak, euskal eskola publikoaren aldeko mugimendua, D ereduaren aldeko borroka, eskolak euskalduntzeko aldarrikapena... horiengatik ez balitz egun Nafarroan euskaraz ikasteko aukerarik ez zela izango ohartarazi nahi izan zuten.

Horretaz gain, Unibertsitate propio bat sortzeko egitasmoa, Euskal Curriculum-aren sorrera eta «inposatutako hezkuntza eredu arrotzari aurre eginez herri mugimenduak lortutakoa» eskertu nahi izan zuten.

Eskubidearen aldarrikatzea

«Gaur hemen bildu garenak arlo ezberdinetan lan egiten dugun herritarrak gara. Guztiok herri honek hezkuntza sistema na-zional bat izateko eskubidea duela defendatzen dugu», jakinarazi zuten. Alderantziz, Administrazioak jarritako trabak ezkutatzeko asmoz eta itxura garbitzeko helburuarekin ENAI erakundea sortzea bezalako ekimenak salatu zituzten.

Egunoetan mahai gainean dagoen TIL eredua, printzipioz ingelesa-gaztelania jasotzen dituena, gaitzetsi zuten, atzerriko hizkuntzak irakasteko prestatuena D eredua dela oroitaraziz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo