GARA > Idatzia > Musika

Noise on tour

Shellac eta Mission Of Burma, Primavera Soundetik bueltan

Shellac hirukoteari gustatu zaio Bilbo antza, eta iazko asteazken batez kontzertu zirraragarria eman ostean hemen dira berriro, berriro ere asteazkenez barrenak hustu eta «Excellent Italian Greyhound» aurkezteko. Honakoan, Steve Albini, Bob Weston eta Todd Trrainerrek Mission Of Burma taldea gonbidatu dute, beraiekin batera jo dezan. Roger Miller, Clint Conley eta Peter Prescottek osatu taldeak 2006ko «The Obliterati» bikaina du azken lana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo