GARA > Idatzia > Zinema

«Ahatetxo itsusia eta ni», Hans Christian Andersen-en ipuina gainditzen duen filmea

Animazioko filma ekainaren 20an estreinatuko dute Estatuan, gaztelaniaz, katalanez eta, gurean, euskaraz. Bertan, arratoi batek hartuko du ahatetxo itsusia hezi eta zaintzeko ardura.

p057_f09_97x72.jpg

A. B. | BILBO

Danimarkarrek egindako filmak beren herriko ipuin sortzaile sonatuena omendu du. Baina «Ahatetxo itsusia eta ni» Hans Christian Andersenen ipuin ospetsuena baino gehiago ere bada. Izan ere, Michael Hegner eta Karsten Kiilerich-ek zuzendu duten filmak ipuinaren berrirakurketa interesgarri bat gordetzen du bere baitan garatu dituen hausnarketetan.

Ahatetxo itsusiak jaiotzean, arraultza apurtzean, Ratso arratoia du aurrean eta berak hartuko du ahatetxo jaioberria hezi eta zaintzeko ardura, bere «aita» bihurturik.

Ratso arratoia eta Itsusi ahatetxoa ditugu, beraz, istorio zaharberritu honen protagonista nagusiak. Beraiekin batera, Ernie katuak (Ratsoren lehengusua), Luciek, Itsusiren lehenengo amodioak (harroputza eta bihurria bezain ausarta eta xarmangarria) eta Phyllis zomorro gaiztoak osatzen dute ipuina.

Estreinaldia euskaraz

Filma Danimarka, Estatu frantsesa, Islandia eta Alemaniaren arteko elkarlana da eta laurogeita bost minutuko iraupena du. Musikaz Jacob Groth eskarmentu handiko musikagile eskandinaviarra arduratu da eta horretarako ohikoak diren orkestra sinfoniko tradizionaletatik aldendu da, eta irlandar musikariekin grabatu.

Datorren ekainaren 20an estreinatuko da Estatuko zinema aretoetan eta gaztelaniaz ez ezik, katalanez eta gurean euskaraz ere emango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo