GARA > Idatzia > Mundua

Etorkinak «integrazio kontratua» sinatzera behartu nahi ditu Sarkozyk

Uztailaren 1ean Europar Batasuneko presidentzia Estatu frantsesak hartuko du. Ordurako prestatua izango du immigrazioari buruz gainerako estatuei aurkeztu nahi dien ituna. «Financial Times» egunkari britainarrak atzo aurreratu zuenez, Nicolas Sarkozy presidenteak «integrazio kontratua» sinatzera behartu nahi ditu etorkinak, beste neurri murritzaile batzuen artean. Era berean, aberriratzeak ugaritzeko eta bisa biometrikoa indarrean jartzeko eskatuko du.

p021_f01_199x116.jpg

GARA |

Etorkinen kontrako legeak are gehiago gogortu nahi ditu Estatu frantseseko presidente Nicolas Sarkozyk. «Financial Times» egunkari ingelesak atzo iragarri zuenez, baimenik gabeko etorkinen aurkako neurri errepresiboak bateratzearen alde egingo du Sarkozyk Europar Batasuneko presidentzia hartzen duenean. Uztailaren 1ean izango da hori.

Neurri horien artean, bisa biometrikoak lehenbailehen indarrean jartzea eta derrigorrezko hizkuntza ikastaroak ematea proposatuko du Gobernuak.

Era berean, Europar Batasuna osatzen duten estatuei nahitaezko «integrazio kontratua» ezar dezatela eskatuko die. Itun horren arabera, etorkinek bizileku izango duten herrialdeko hizkuntza ikasi beharko dute.

Aurkeztuko duen agiriaren arabera, «nazioaren eta Europaren baloreak -gizon eta emakumeen arteko berdintasuna edo tolerantzia esaterako- beren gain hartu beharko dituzte».

Horrez gain, Sarkozyk aberriratze prozesuak nabarmen areagotu nahi ditu. Eskatutako agiririk ez duten hiru etorkinetatik, Europar Batasunak egun bakarra kanporatzen duela argudiatu du halako erabakiaren beharra nabarmentzeko.

Aberriratze gehiago ahalbidetzeko, etorkinen jatorrizko herrialdeekin hitzarmenak sinatu behar dituela deritzo. Une honetan, Maroko, Pakistan eta Turkiarekin harremanetan da Brusela, immigrazioaren gaineko akordioak lortzeko. Diplomaziak eta merkataritzak ahalbidetzen dituen «bide guztiak» erabiltzea iradoki du Parisek.

Proposamen horiek guztiak «Immigrazioari buruzko akordioa» deritzan agirian jaso ditu.

Legedia gogortzearekin batera, immigrazioa beharrezkoa dela nabarmendu du Gobernuak; baina, ez nolanahikoa. Izan ere, aldez aurretik aukeratutako etorkinak nahi ditu.

«Europak etorkinen beharra du arrazoi ekonomiko eta demografikoengatik. Baina, ezin ditu duintasunez bere gain hartu Europa «El Dorado» izan daitekeela uste duten guztiak».

Etorkinei lan baimenak eman aurretik herrialde bakoitzaren «merkataritza beharrak» kontuan hartzeko proposamena egingo du Parisek. Hala, sektore jakin batean eskasiak daudenean, horretan trebatutakoei emango diete bizileku izateko baimena.

Gobernu frantsesa beste hiriburu batzuekin eztabaidatzen ari da agiriaren edukia. Negoziazio horien ondorioz, proposaturiko neurriak zertxobait malgutzea gerta litekeen arren, EBko agintariek immigrazioaren gaineko akordioa aurten sinatzea espero du Sarkozyk, «Financial Times»-ek adierazi zuenez.

Zirriborro horrek bat egin du Sarkozyk herenegun Varsovian egin zuen iragarpenarekin. Uztailean Europako ekialdeko herrialdeei lan merkatuaren ateak zabalduko dizkiela plazaratu zuen Poloniara eginiko bisitan.

Europar Batasuna immigrazioari buruzko hitzarmen politikoa sinatzearen alde dagoela helarazi zuen Gobernu espainolak. Baina, «integrazio kontratua» errefusatu zuen EBrako Estatu idazkari Diego López Garridok.

Alertan de que el actual discurso puede generar posturas racistas

Las principales organizaciones de Estado español que trabajan en el ámbito de la inmigración alertaron de que el discurso «regresivo» de los gobiernos puede generar «posiciones racistas y fascistas».

Responsables de la Asociación pro Derechos Humanos de Andalucía (APDHA), la Red Acoge, la Comisión Española de Ayuda al Refugiado (CEAR) y el sindicato USO hicieron esta advertencia en una rueda de prensa conjunta en la que presentaron una serie de iniciativas para «gestionar la inmigración desde el respeto a los derechos humanos». El representante de CEAR, Ignacio Díaz de Aguilar, denunció que, «en vez de hablar de cómo mejorar los servicios públicos en los municipios con más inmigrantes o cómo impulsar la integración social de este colectivo», el Gobierno «centra su discurso en cómo expulsar a los indocumentados y cómo evitar que entren en nuestro país».

Este tipo de mensajes, incidió, suelen provocar el resurgimiento de «actitudes fascistas y conflictos xenófobos como los que vimos en Francia o estamos viendo ahora en Italia». En ese sentido, José Miguel Morales, de la Red Acoge, criticó el pacto europeo propuesto por el Gobierno de Sarkozy. En su opinión, esa propuesta, que equiparó con el contrato de integración que presentó el líder del PP en la campaña electoral, apela a «símbolos y sentimientos que no son tangibles ni demostrables, pero que pueden ser un gran caldo de cultivo para la xenofobia». «Lo que deberían entender es que las sociedades están en permanente evolución y que la inmigración no es una amenaza», subrayó. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo