GARA > Idatzia > Alaves

Bigarren Maila Hil ala biziko derbia gasteizen

Kantxa faktorea berdinduta egongo da Mendizorrotzan

5.000 realzale inguru batzea aurreikusi dute, Donostian saldutako 2.600 sarrerez gain, Gasteizko asko ere haiek erosiko zituztelakoan

p037_01_148x136.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Partida garrantzitsuetan etxean jokatzeak garrantzi hanida izan ohi du, nahiz eta aurreko asteburuan Baskoniak argi utzi duen kantxa faktoreak sarri ez duela horrenbesteko garrantzirik izaten. Helburuak arras ezberdinak diren arren, igandeko derbia final bat da bai Alaves eta baita Realarentzat ere eta kasu honetan, partida Mendizorrotzan jokatzen den arren, harmailetako lehia oso orekatua egongo dela ematen du.

Sportingen aurka, jokoan asko zegoela eta, Fernando Ortiz de Zarateren zuzendaritzak Mendizorrotza zale babazorroz betetzearen helburua jarri zuen eta, sarrerak oso merke jarri edo oparituz eta Gijondik etorritako hiru mila zaleren laguntzarekin, denboraldiko sarrerarik onena bizi izan zen Cervantes pasealekuko futbolzelaian 14.800 ikusle bildu zirelarik.

Denboraldiko batazbestekoa 7240ekoa dela kontuan izanda, aspaldiko partez harmailak beteta ikusteak eta bizi izan zen futbol giroa berpiztea oso onurgarria izan zen, baina era berean, hainbat arao ekarri zituen; bazkide batzuk lekuz aldatu beharra, zenbaitek debalde emandako sarrerak sportingzaleei saldu izana eta urteroko bazkidetza ordaindu dutenen haserrea, jende asko partidarik garrantzitsuenetara mustruk sartu izanagatik.

Klubaren eguna

Aurrekari hauekin, Donostiarekiko gertutasunarekin eta bazkide babesleekin aurretiaz hartutako konpromezuarekin, Alaveseko zuzndaritzak sarrera merkeen politika alde batera utzi eta klubaren eguna izendatu zuen igandekoa. Izan ere, Mendizorrotza realzalez betetzeko arriskua handia izanda, halakorik gertatuz gero, gutxienez diru kopuru polit bat utz dezatela.

Momentuz erabakia nahikoa arrakastatsua izaten ari da, alde batetik bazkide gehienak babesleak izanda beraienganako detaile polit bat bezala hartu dutelako eta bestetik, atzorarte 6235 sarrera saldu zirela jakinda, eta sarreren prezioak 40 eta 60 euro bitartean balio dutela kontutan hartuz, klubak 30000 euro eskuratu ditu sarreretatik.

Hori bai, harmailetako lehia oso borrokatua egongo denaren susmoa handia da Gasteizen. Partida telebistaz zuzenean botako duten arren, Realzaleek ilusio handiak jarri dituzte partida honetan eta Donostiara bidalitako 2625 sarrerak berehala agortu ziren -atzo Anoetan jarritako 700ak ordu batean amaitu ziren- eta Mendizorrotzan saldutako 3085en artean ere asko eta asko izango dira realzaleek erositakoak, ezin baita ahaztu Gipuzkoa oso hurbil egoteaz gain, asko eta asko direla Gasteizen bertan bizi diren talde txuriurdinaren jarraitzaileak. Biolentziaren aurkako batzordeak arrisku handiko partida bezala izendatu du derbia, baina ea lehia kiroltasunez ematen den.

Entradas

A la Real le quedan 559 de las 3.150 entradas enviadas por el Deportivo Alavés a Donostia. Estas entradas se pondrán a la venta en horario de mañana y tarde en las taquillas de Anoeta.

Sergi Vidal realizará el saque de honor

El Deportivo Alavés dio ayer a conocer que el capitán del Baskonia, el escolta catalán Sergi Vidal, realizará el saque de honor antes del comienzo del derbi como homenaje por la consecución el pasado martes del segundo título liguero por parte del equipo azulgrana.

Labaka apuesta por aislarse de los demás resultados

Preguntado por si en el derbi influirá el conocer el resto de resultados, Mikel Labaka señaló que «no nos aportará nada estar pendientes de los resultados de Málaga y Sporting. No tengo la intención de saber lo que pasa en otros campos hasta el final tenemos que ganar nosotros».

Salmerón apostará por jugar con dos delanteros

José María Salmerón parece decidido a aparcar el 4-1-4-1 en el que tanto ha insistido y que tantas críticas ha levantado y, obligado a buscar los tres puntos, jugar con un 4-4-2 que tan buen resultado le dio en Mendizorrotza ante el Elche, en el que probablemente ha sido el mejor partido del Alavés a sus órdenes.

De esta manera, el conjunto gasteiztarra jugará con David Aganzo y Adrián López de segundo punta, moviendo al asturiano de una banda derecha en la que su rendimiento se resiente notablemente. Gabri, uno de los más destacados en Ferrol a pesar de salir del banquillo, ocupará el carril derecho, mientras Toni Moral repetirá en el izquierdo, con Mehdi Lacen y Sergio Rodríguez ejerciendo de pivotes.

En defensa, Gaspar y Mateo, que en las dos últimas jornadas han jugado de ancla por delante de la defensa, conformarán la pareja de centrales, en la que Pablo Casar es baja por acumulación de tarjetas. Tarantino, al que Competición perdonó la quinta tarjeta, jugará en el carril izquierdo, mientras que Coromina, goleador en A Malata, ocupará el lateral derecho por Calderón.

Jon ORMAZABAL

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo