PSEk zentsura mozioak aurkeztu nahi ditu Arrasaten, Hernanin eta Pasaian
Ultimatum tankerako tonua erabiliz, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Iñaki Arriolak mezu argia helarazi zien atzo gainerako alderdi politikoei: astelehenaz geroztik hamar eguneko epea dute Arrasaten, Hernanin eta Pasaian aurkeztu nahi dituzten zentsura mozioei babesa eman edo ez erabakitzeko. Ezker abertzaleak gobernatzen duen herrietan EAJrekin batera abiarazitako erasoaldiaren bigarren fase gisa aurkeztu zituen Arriolak zentsura mozioak.
Gari MUJIKA |
Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Iñaki Arriolak adierazi duenez, gainerako alderdiei astelehenaz geroztik hamar eguneko epea emango die Arrasaten, Hernanin eta Pasaian ezker abertzalearen aurka aurkeztuko dituen zentsura mozioei baiezkoa edo ezezkoa emango dioten erabakitzeko. «PSEk, ekimen honekin, hartutako konpromisoak betetzen dituela uste dugu», gaineratu zuen Arriolak Donostiako Prim kaleko egoitza nagusian; EAJrekin batera bultzatu dituzten mozio «etikoen» lehenbiziko pausoa eman zuten agertoki berean hain zuzen.
Bigarren indar politiko izateak ematen dion «arduraz» hasiko du PSEk datorren astelehenetik aurrera, eta gehienez 10 eguneko epea aurreikusita, Arrasaten, Hernanin eta Pasaian ezker abertzalearen alkatetzak eskuratzeko zentsura mozioen prozedura. Aste eta erdi. Hori izan da Iñaki Arriolak gainerako alderdiei eman dien epea ekimena babestu ala ez erabakitzeko. Beraz, astelehenean, hilak 9, hasiko den prozesua ekainaren 19an amaituko da, PSEren arabera. Hiru udalerriotako alkate izateko hautagaiak ere baditu PSEk: Arrasaten, Francisco García Raya; Hernanin, José Ramón Chica; eta, Pasaian, «apartheid politikoa» baliatuz alkate izandako Izaskun Gómez.
«Astelehenean, gure bozeramaileek Arrasaten, Hernanin eta Pasaian zentsura mozioen proposamena aurkeztuko diete gainerako alderdiei. Proposamenak gehiengo osoa lortzen badu erregistratuta geratuko da, bestela ez», azaldu zuen Arriolak prentsa agerraldian. Jarraian, «PSEk bere konpromisoak betetzen» dituela nabarmendu eta gainerako alderdiek «beraienak» beteko dituztenaren inguruko zalantza adierazi zuen.
Hamar egunetan jakingo omen
PSEk eta EAJk eskutik helduta jada hamabi udalerritan aurkeztu dituzten mozio «etikoen» bigarren fase gisa aurkeztu zituen Arriolak zentsura mozioak. Gainerako udalerrietan, PSE bigarren indarra ez den herrietan, akuilu lana egingo dutela azaldu zuen Eibarko politikariak.
Zentsura mozioak aurrera ateratzeko hartu-emanetan hasiak diren galdetuta Arriolak ez zuen ez baiezkorik, ez ezezkorik esan. «Guztiak helduak gara eta badakigu zeintzuk diren gure erantzukizunak eta, beraz, guztiek arduraz jokatzea espero dugu», gaineratu zuen Arriolak. Hirutan azaldu zuen, aldiz, hamar eguneko epea ezarri dutela.
«Espero que sí se sume. Mantienen un compromiso claro», afirmó con rotundidad Arriola al ser preguntado sobre si confía en que el PNV secunde las mociones de censura contra las alcaldías de la izquierda abertzale en Arrasate, Hernani y Pasaia. Recordó que el «compromiso claro» de los jeltzales se retrotrae a las mociones denominadas «éticas» que, según dicen PSE y PNV, fueron acordadas en el seno del Parlamento de Gasteiz, en la misma semana en la que Joseba Egibar informó a las puertas de la sede del PSE de la calle Prim de Donostia de que su partido no secundaría los citados textos. A los dos días, el presidente jeltzale, Iñigo Urkullu, contradecía al político de Andoain en una rueda de prensa urgente.
Cabe recordar que en Arrasate y en Hernani los textos llamados «éticos» no prosperaron. Sí, en cambio, en Pasaia. En el municipio de Debagoiena, cuya alcaldesa se encuentra encarcelada por orden de Garzón desde poco después de que no se aprobara la citada moción, ni la edil del PP secundó al PSE (4) y PNV (4). Mientras que los 7 sufragios de la izquierda abertzale, junto al de Zutik y el de Aralar, lo rechazaron, los 2 ediles de EB, la del PP y el de EA se abstuvieron. En Hernani, el texto se trató en una Junta de Portavoces en la que la primera edil, Marian Beitialarrangoitia, empleó el voto de calidad para desempatar. PSE (3), PNV (2), EA(2) y PP se alinearon, mientras que el edil de EB-Aralar se abstuvo.
El pasado lunes, en Pasaia, los 5 ediles del PSE, 2 del PNV y el del PP sumaron sus votos para aprobar el texto, con los 7 votos en contra del equipo de gobierno. Los ediles de EA y EB se abstuvieron.