GARA > Idatzia > Saskibaloia

NBA-ko finala

Piercek eman dio bigarren garaipena Boston Celticsi

GARA | BOSTON

Boston Celticsen helburua NBAko final handiak Los Angeleseko bidea hartu aurretik 2-0 aurreratzea baldin bazen, bapo bete du. Izan ere, Paul Pierce taldeko «betiko» liderra buru, finaleko bigarren garaipena erdietsi zuten Bostongoek Lakersen aurka igande goizaldean (108-102).

Celticsen garai txarrenetan ere taldeko jokalari onena izan den Piercek 28 puntu saskiratu zituen. Bere lan bikainari esker, Celticsek partida goitik behera menperatu zuen. Hala, atsedenaldira 12 puntu aurretik iritsi ziren ekialdekoak (54-42) eta, neurketa amaitzeko 7 minutu eta 40 segundo falta zirela, guztiak erabakita zirudien (95-71).

Bryanten kalitatea

Hala ere, Kobe Bryanten eskutik Phill Jacksonen taldeak ederki erreakzionatu zuen. Hain ederki, non 38 segundoren faltan bi puntura hurbildu zirela Los Angelesekoak (104-102). Orduan, Piercek ezustea eragotzi zuen jaurtiketa libreak saskiratuta. Gaur jokatuko da hirugarren partida, Los Angelesen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo