Okupazio mugimendua kriminalizatu nahi dutela salatu dute
GARA |
Bilboko Arangoiti auzoko lagun bat epaituko dute gaur «ordena publikoaren aurkako» delitu bat egotzita. Arangoitiko Gazte Asanbladak azaldu duenez, apirilean hutsik zegoen etxe bat okupatu zutenean izan ziren istiluetan du iturburua auziak. Etxea okupatu eta ordu gutxira, udaltzainak bertaratu ziren eta gazteek etxea uzteko asmorik ez zutela ikusita, husteko agindu batekin itzuliko zirela jakinarazi zieten.
«Ordu batzuk beranduago, udaltzainak 12 auto baino gehiagotan agertu ziren aurpegiak estali- ta eta gaztetxean zeuden lau gazteak eta inguruan zeuden gazte eta auzokideak mehatxatu zituzten». Gazteari une hartan udaltzainak iraintzea egotzi diote. Gazte Asanbladak salatu duenez, Udalak okupazio mugimendua kriminalizatu nahi du.