Dauphine Libéré
Valverdek etapa irabazi arren, Hushvoden erregulartasunak lider izatea eragotzi dio
GARA | PRIVAS
Dauphine Libéréko aurreneko etapa esprintean amaitu zen Privaseko helmugan. High Roadek Cavendishentzat lan eskerga egin arren, Caisse D'Epargneko Valverde izan zen nagusi.
Azken kilometro eta erdian errepideak apur bat gorantz egiten zuen eta halako sprintetan zaila da murtziarra menperatzea. Etapaz gain maillot horia ere lortu nahi zuen Valverdek, baina Credit Agricole taldeko Thor Hushvoden erregulartasunak lider izatea eragotzi zion.