GARA > Idatzia > Hemeroteka

Pello Urzelai 2007/6/9

Adierazpen askatasuna

berria.info

El Correo egunkariko inprimatze gunean bonba bat zartarazi dute. Hasierako datuen arabera, ETAren atentatua izan da. Ez litzateke lehena izango hedabide baten kontra, ez larriena. Carlos Herrera RNEko esatariari bidaliko bonba-kaxa, eztanda egin ez zuena (2000), El Mundo-ko zutabegile Jose Luis Lopez de la Calleren hilketa (2000), Aurora Intxasti eta Juan Palomo kazetarien etxe atarian jarritako bonba, lehertu ez zena (2001), Gorka Landabururi bidalitako bonba-gutuna, larri zauritu zuena (2001) edo Santiago Oleaga Diario Vasco-ko finantza zuzendariaren hilketa (2001) gogora ekar daitezke.

Oraingoan, zorionez, inork ez du zauririk jaso. (...)

El Correo egunkariko inprimatze gunean jarritako bonba adierazpen askatasunaren eta adierazpen aniztasunaren kontrako erasoa da. Hori ezin da zalantzan jarri. (...)

Hala ere, paradoxikoa bada ere, hedabide batetik kalte egin ahal zaio adierazpen askatasunari. Ondorio horretara iritsi daiteke atentatuari buruz El Pais-ek kaleratutako editorialaren au irakurrita:

«Casi siempre los atentados han ido precedidos por ataques desde los medios afines al terrorismo contra lo que consideran falta de ecuanimidad de la prensa al tratar del `conflicto'. Hace dos semanas, tras las detenciones de Burdeos, el diario Gara editorializaba contra los medios que se habían hecho eco de las versiones de Interior queatribuían a los detenidos `altas responsabilidades' en la banda. Ese rotativo tuvo ocasión de dar su propia versión, si la tenía, pero no parece que la forma de dirimir entre la suya y la del Gobierno sea poner una bomba en un lugar donde hay 50 trabajadores».

Gogoeta horretan, argi eta garbi, igandeko bonbaren erantzukizuna Gara-ri leporatu dio El Pais-ek. Adierazpen askatasunaren arauak urratuz eta beste hedabide baten adierazpen askatasuna kolokan jarriz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo