GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Biarritzek amaiera ere eskas samarra izan du

Seigarren amaitu dute, azken urteetako sailkapenik txarrena izan da

p049_f02.jpg

BIARRITZ 30

CASTRES 34

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Azken urte hauetako denboraldirik txarrenari amaiera emateko, atzo Biarritzek galdu egin zuen, eta etxean gainera. Liga seigarren postuan amaituko du, eta hamarkada honetako sailkapenik eskasena izango da hori, irabazteko behar den guztia zuen talde honek lortu duena.

Atzoko partida ez zen txarra izan. Biarritzek atzo baino okerrago jokatuz irabazi izan du partidarik, baina atzo zortea ere ez zuen izan alde. Hala ere, erasoan eta defentsan puntu bana lortu zituen, eta amaieran bi batu zituen, baina etxean jokatuta, nahiko emaitza kaskarra da hori, eta jarraitzaileak atzokoan ere nahiko burumakur joan ziren Agileratik, beste emaitza txar bat batu baitzuten.

Atzokoan, ordea, Betsenek eta Avrilek, Biarritzekin azkeneko aldiz jokatu zuten, eta haiei behintzat zaleek eskertu egin zieten azkenaldian egindako lana, izan ere Biarritzek lortu dituen garaipenik garrantzitsuenetan biak izan baitira elastiko zuri-gorriarekin, eta horiek agurtzeko txalo egin zieten. Orain, lapurtarren taldea eraberritu beharko dute, aurten bezalako denboraldi kaskarra ezin baitute beste behin onartu.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo