GARA > Idatzia > Saskibaloia

NBAKO FINALA

Garaipena lortu eta seigarren partida derrigortu zuen Lakersek bart gauean

GARA | LOS ÁNGELES

Sufrituta. Horrela lortu du `sukar horiak' NBAko finaleko seigarren partida derrigortzea. Phil Jacksonen mutilak 103-98 gailendu zitzaizkion Boston Celticsi kanporaketaren bosgarren norgehiagokan. Bart goizaldean, Kaliforniako taldeak, aurreko lau lehiatan ez bezala, 100 puntu baino gehiago lortu zituen eta, estatistiken arabera, muga hori gaindituta Los Angelesekoek partidak irabazteko dituzten aukerak gora egiten dute. Are gehiago erasorako jokorako dituzten hiru gizonik onenek, Bryant, Gasol eta Odom, ondo aritzen direnean.

Dena den eta partidaren hasieran errenta handia pilatu bazuen ere, Lakersek azken segundoetara arte lan egin behar izan zuen irabazteko. Izan ere, Celticsek sekula ez zuen partida galdutzat eman eta azken laurdenean markagailua iraultzetik gertu egon zen.

Seigarren partida bihar jokatuko da Bostonen. Etxekoek irabazten badute, txapeldun izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo