GARA > Idatzia > Gutunak

Koldo Saenz Lesakako Altxadi Gazte Peņa

Altxadi Gaztepeņa

Agian ezaguna eginen zaizue Altxadi izena. Agian aurreko urteetan Lesakako Sanferminetara hurbildu zaretenak Altxadi izeneko peña baten berri izan duzue, gorri eta beltz koloreko blusa bat zuena.

Izenak berak erraten duen bezala, gazteek sortutako peña bat da, eta izenak berak dioen bezala, gazteok Sanferminak hobetzeko beharra ikusten duen peña bat da. Bere ibilbidea orain lau urte hasi zen, herriko gazte multzo batek herriko besteei gabezia batzuk ikusirik tresna bat sortu genuenean gabezia horiek hobetzeko.

Lehenengo hiru urteak sortze fasean kokatu behar ditugu; gure helburuak, izaera eta jokaera finkatzen pasatu ditugu. Orain, ordea, peña martxan jarri da. Bere izaera eta helburuak finkatu ditu eta orain sanferminetan eragitera goaz bete-betean.

Gazteok gazteontzat baina herri guztiarentzat sortu dugun peña bat gara. Ehun neska-mutil gara Altxadin, koadrila diferenteetakoak, baina gauza bat daukaguna komunean: besta diferente batzuk nahi ditugu. Ez dugu jendeak dagoen guztia zokoratu nahi dugunik pentsatzerik nahi. Gure iritziz Sanferminek gauza on aunitz dituzte, baina baita gabezia batzuk ere, eta horiek hobetzera goaz. Jai herrikoi, parekide eta parte-hartzaile batzuk nahi ditugu, gure gazte izaera aportatuz herriko festei.

Aurtengo bestak nahiko xelebre heldu dira data aldetik. Aurten uztailaren 4ean hasten dira eta hori dela eta herri mugimenduak, bere parte da Altxadi ere, egitaraua prestatu du Sanferminak ahalik eta hoberen ateratzeko denentzat. Guk prestaturikoa uztailaren 9 asteazkenera mugatzen da, non jokoak, futbito txapelketa 3x3 eta peñen arteko poteoa antolatu ditugun. Baina, hala ere, hemendik herri mugimenduak antolatu dituen ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Deskontrol, Naizroxa eta Governorsekok eskainiko duten kontzertutik hasi, presoen aldeko manifatik jarraitu, eta herri bazkari nahiz peñen jaitsieratik pasaz.

Ezin ahaztu aurtengoan etxetik falta ditugun lagunak eta gure peñako kide den Sanse. Mattin, Ainara, Porttu, Joseba eta Iñaki eta bertze guztiak ere gogoan zaituztegu eta etxean nahi zaituztegu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo