GARA > Idatzia > Gutunak

IÑAKI ARRIZIBITA eta JOSEBA OTANO Arrano Elkarteko Xake Taldeko lehendakaria eta idazkaria, hurrenez hurren

Xake jokalari nafarrak baztertuta

2008ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean jokatu ziren infantil eta alebin mailetako Xakeko Euskadiko Eskolarteko Banakako Txapelketak. 2008ko ekainaren 7an infantil mailako Taldekakoa jokatu zen.

Eva Moreno Unanua eta Pablo Urriza Iricibar (infantiletan), eta Nekane Ibero Etxeberria eta Sergio Ezpeleta (alebinetan) sailkatuta zeuden, Nafarroako txapeldunak izateagatik. Arrano Elkartea eta Maristas taldea ere bai, infantil mailako Nafarroako txapelduna eta txapeldunordea izateagatik.

Hala ere, ez dute parte hartzerik izan, arrazoi burokratikoengatik. Nafarroako Xake Federakundean gerentea bajan izanik eta lehendakaria gaixorik, izenak ez ziren garaiz eman, baina txapelketak jokatu baino lehen bai.

Eusko Jaurlaritzak ez du malgutasunik erakutsi eta epez kanpoko parte-hartzailerik ez du onartu. Gainera, zehaztu du bere gonbita ez dela Nafarroako Xake Federakundearentzat, Nafarroako Ikastolen Elkartearentzat baizik. Praktikan, Nafarroako Xake Federakundeak bideratzen du gonbita.

Ez diegu meriturik kendu nahi txapeldunei, baina beren tituluek orban hori daukate: irabaztea erraztu zaie horrela.

Euskal Xake Federakuntzak dio ez dela bere erabakia izan eta Eusko Jaurlaritzak dio ez dela bere ardura izan.

Kontua da Euskal Herriko kirolarien arteko harremanei ez diela inolako onik egiten gertatutakoak. Harremanak bultzatu ordez, justu kontrakoa egin da. Kirol arlotik ere gertatutakoa penagarria izan da.

Gera bedi gure protesta, berriz errepikatuko ez delakoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo