FITXAKETA Entrenatzaile berria
Eibarren alde «bizia emateko prest» heldu da Carlos Pouso
Bizkaitarrak urtebeteko kontratua sinatu du mahai gainean bi denboraldirako eskaintza izan duen arren
Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR
Lanean uztailaren 21ean hasiko den arren, Carlos Pouso Eibarko entrenatzailea da dagoeneko. Bizkaitarra atzo estreinatu zen Ipuruako prentsa aretoan, talde eibartarraren filosofiarekin bat egiten duela argi utziz; izan ere, «lana» izan zen bere diskurtsoan nagusitu zen hitza.
Eibarren alde «bizia emateko prest» heldu dela nabarmendu zuen atzo Carlos Pousok, gainontzeko kontuetan pentsatu barik. «Munduko ilusio eta anbizio guztiarekin nator. Baina anbizioa Eibarri dagokio, ez nire buruari, niretzako hau ez baita beste leku batean amaitzeko eman behar dudan urratsa. Ez naiz etorkizunean pentsatzera etorri, eguneroko lanean pentsatzera baizik. Eta Sestaon edo Arenasen egin dudan bezala, argi dut zein den egunerokotasun hori: zentzuduna izan eta hil arte lan egin. Ez dut inoiz entzun nahi alperra naizela edo azal lodia daukadala. Borroka hori irabazita daukat dagoeneko, Eibarren alde bizia emango baitut».
Hasiera batean, urtebete emango du Pousok Eibarren. Izan ere, klubak mahai gainean bi denboraldirako eskaintza jarri zion arren, nahiago izan du urtebeteko kontratua sinatzea. «Urtez urte joatea gustatzen zait -azaldu zuen-. Bigarren urtea irabazi behar dudala sentitu behar dut. Klubak bere konfiantza erakutsi dit, baina nahiago dut horrela egitea. Eta datorren urtean jarraitzea eskaintzen badidate, zoragarria izango da, klubak eta zaleak nirekin gustura daudela esan nahiko baitu».
Bere Eibar nolakoa izango den galdetu ziotenean, entrenatzaile bizkaitarrak «listoia altu» dagoela onartu zuen. «Ea tranpolin bat aurkitzen dudan bertaraino heltzeko. Argi daukat Eibar talde apala dela. Baina baita eredugarria ere, Sestao bezala, agintzen duena betetzen baitu. Bigarren mailako Errauskine gara, baina zelaian lehiakorrak garela demostratzen saiatuko gara».
Joko estiloari dagokionez, Pousok talde sendoak gustuko dituela onartu zuen, baina argi utzi zuen horrek ez duela esan nahi «ultradefentsiboa» denik. «Etxeak egiteko oinarritik hasi behar zara. Hori esateagatik, baten batek `defentsibo' etiketa ipiniko dit. Egia da azken urteotan gure ezaugarri bat gol gutxi jasotzea izan dela, baina zaila da hori lortzea asko eta maiz defenditu behar baduzu. Gol gutxi jasotzeko, normalean, erasoan gauzak egiteko gai izan behar duzu, zure atetik urrun defendatu behar duzu eta baloiarekin etsaiari min egiteko ahalmena daukazula erakutsi behar duzu. Zutoinetik zintzilikatzera irteten bazara, oso zaila da atea hutsean uztea. Gainera, Eibarrek oso gauza onak egin ditu bi denboraldi hauetan eta ez dut gehiegi aldatu nahi».
Carlos Pouso Ramon Castelo laguntzailearekin heldu da. Fran Garagarzak, hala ere, Eibarren jarraituko du: alde batetik, lehen taldeko aurkariak aztertuko ditu eta, bestetik, aurten oinarrizko futbolean hasi duen lanarekin jarraituko du.
Javi Pérez mantuvo ayer dos reuniones, con representantes de Alavés y Eibar -sigue contando, además, con la oferta del Valladolid, aunque esta opción parece perder fuerza-, tras la que tenía previsto tomar la decisión definitiva sobre su futuro. En principio, la hará pública hoy mismo en rueda de prensa.
Pese a contar con la oferta de renovación del Eibar, Jon Altuna ha apostado por regresar a Segunda B. Lo hace de la mano del Granada, con el que ha firmado por las tres próximas temporadas. El Eibar, por otra parte, sigue esperando la respuesta de Jon Urzelai, aunque parece que su destino también será otro.