GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ikastaroak

Izena emateko epea luzatzea erabaki du Udako Euskal Unibertsitateak

Uztaileko lau asteetan Eibarren, Baionan eta Iruñean izango diren Udako Ikastaroetan izena eman nahi duenak oraindik ere izango du horretarako aukera. Udako Euskal Unibertsitateak jakinarazi duenez, ikastaroak banan-banan itxiko dira, eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte irekita egongo da izena emateko epea. Erreferentzia moduan, kontuan izan beharreko datak honakoak dira: Eibarko lehen asteko ikastaroetan izena emateko azken eguna gaur izango da; Eibarko bigarren astekoena, hurrengo ostirala; Baionako ikastaroena, uztailaren 4a; eta Iruñekoena, uztailaren 11.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo