GARA > Idatzia > Musika

Kemen Lertxundi ondarrutarraren kantu eta poesiak, «Galdutako zubixak» liburu-diskoan

p040_f02_97x92.jpg

A. BILBAO | BILBO

Kemen Lertxundiren estreinako lana plazaratu berri du Gaztelupeko Hotsak disko etxeak Paper Hotsak bilduman. Izan ere, musika ez ezik olerki mordo bat ere bildu ditu orain arte autoekoizpen txikiaren bidean ibili den Lertxundiren lanak.

«Galdutako Zubixak» lanean orain arte egindako kantuen hitzak bildu ditu ondarrutarrak, etxean egindako maketetan argitaratu zituenenak, baita lan berean aurkeztu dituen kantuen hitzak, diskoan ageri direnak, eta oraindik grabatzeke dituenenak ere, bilduma gisa.

Liburuxkak, olerki eta kantuen hitzez gainera, bi zatitan banatzen den diskoa darama barnean. Lehenengo atala akustikoan eta bakarka egin du Lertxundik gitarra eta ahosoinu hutsez, sei kantutan. Bigarrena elektrikoan eta taldearen laguntzaz jorratu du. Bertan, aurreko atalean bakarka egindako kantu batzuen berrirakurketa egin du, Joxpa taldeko musikariekin batera berriro josiak.

Gaztelupeko Hotsak disko etxeko lagunek Lertxundiren lanarekiko jakin-mina agertu eta harrera ona egin ziotela profitatuta, liburuxka formatu txukunean plazaratu dute lana, Ekaitz Uzinek diseinatua. Ez da hau Kemen Lertxundik egin duen estreinako lana, bai ordea disko etxean plazaratu duen lehenengoa, aurretik egindako guztia berak lagunentzako autoekoiztua baita, «Bolo Bolo» aldizkarian lehenengo olerkiak argitara eman eta gero.

Zuzenera

Uda ostean lana zuzenean emateko asmoa ere agertu du Lertxundik. Kontzertuetako egitura ere bi zatitan banatuko litzateke. Aurrena taldean eta elektrikoan, eta bakarkako jardunean gero, intentsitatea jaitsita eta lasaiago, gustuko duen moduan.

Ficha

Fecha: Mañana y el sábado.

Lugar: Campas de Santa Ana (Sopuerta).

Hora: 22.00 h.

Precio: Entrada libre.

Actividades paralelas: Feria de artesanía y zona de acampada.

Más información: <www.mendebalasopuerta.net>.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo