Dusko Ivanovicen aurkezpena
Erabateko konfiantza, proiektu berriaren ardatza
Entrenatzailearen eta presidentearen filosofiek bat egiten dutela nabarmendu zuten Ivanovicek eta Kerejetak
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Neven Spahijak irabazteko beste modu batzuk ere badaudela erakutsi zion arren, Josean Kerejetak saskibaloia eta kirol profesionala era bakarrean ikusten ditu. Baskoniaren historian taldetik entrenatzaile asko pasa diren arren, Dusko Ivanovic da Lazkaokoaren filosofiara gehien hurbildu dena eta gasteiztarren presidenteak ez du bakerik izan Montenegrokoa «etxera» itzuli den arte. Atzo eguerdian egin zuten Zurbaon entrenatzailearen aurkezpen ofiziala eta bertan ederki erakutsi zuten batak zein besteak bien arteko konfiantza erabatekoa dela. Elkar ulertze bikain hori izango da datozen hiru urteetako oinarria.
Europako talde handiek merkatua lehertu duten honetan -Olympiakos, Barcelona, CSKA, Panathiniakos eta Real Madridek fitxaketa oso garestiak egin dituzte-, Baskoniak sustraietara itzultzea erabaki du hazten jarraitzeko helburuarekin. Lana eta gazteen aldeko apustuak izan dira Tau handi egin duten bi zutabeak eta horiek sendotzeko elementu garrantzitsua izango da Dusko Ivanovic.
2005eko udaran Ivanovicek Barcelonara alde egin zuenetik, Tautik pasa diren entrenatzaileek ez dute inoiz presidentearen erabateko konfiantzarik izan. Horren erakusle, Pedro Martinez, Perasovic, Lezkano, Maljkovic eta Spahijak ez dute jarraikortasunik izan denboraldi hauetan guztietan taldeak Final Fourra jokatu duen arren.
«Etxera itzuli»
Ezusteko handirik ezean, aurrekoek izan ez duten egonkortasuna izango du Dusko Ivanovicek hurrengo hiru urteetan, Kerejetarekin duen feelinga erabatekoa baita atzoko prentsaurrekoan argi utzi zutenez. Hasteko, aurrekoetan ez bezala, Kerejetak aurkezpenean egon nahi izan zuen; ez hori bakarrik, elkarri egindako txantxak ez dira ohikoak Zurbaoko prentsa aretoan.
Gasteizera itzultzearen arrazoiez galdetuta, Montenegroko entrenatzailea oso argi mintzatu zen. «Lehenik eta behin kirol arrazoiak daude, Baskonia Europa mailako talde handi bat delako. Gainera, badakit hemen lan egiteko dagoen filosofiak nirearekin bat egiten duela: lana egiteko modua eta pentsaera nirearen antzekoak dira. Horrez gain, onartu beharra dut hiri honetan etxean sentitzen naizela. Beraz, kirol arrazoiak eta arrazoi pertsonalak daude», azaldu zuen entrenatzaileak.
Baskonian lan bikaina egin ostean, Bartzelonan ez du esperotako emaitzarik lortu Montenegrokoak. Hala ere, betiko Dusko itzuli omen da Gasteizera. «Nik uste dut denborak denok aldatzen gaituela, zahartu egiten gara, egunero ikasten dugu zerbait... Bizi izandakoek entrenatzaile hobea izaten lagunduko didatelakoan nago. Nire jokalariek izan behar duten bezala, nik ere egunero hobea izateko gogoa daukat», azaldu zuen.
Gainera, «Bartzelonan egin nuen lanak ez dauka batere zerikusirik hemen egin behar dudanarekin. Hemen ilusio handia daukat, niretzat erronka handia da. Hemen badakit nola egiten den lan eta pentsaera hori nirearekin bat dator», errepikatu zuen behin eta berriro, blaugranekin izan ez zuen askatasuna izango duela aditzera emanez.
Kerejetak eta Ivanovicek talde lehiakorra izango dutela aurreratu zuten, eta Dragic, Barac eta San Emeterio gazteengan konfiantza erakutsi zuten. Hori bai, Ivanovicek gauzak garbi utzi zituen lehen egunetik: «Egun ez dago garai bateko alderik goi mailako jokalarien artean. Teknikoki aldeak txikiak dira, alde nagusia bakoitzaren nahian eta gogoan dago. Duenarekin konformatzen den jokalaririk ez dugu nahi ez nik ez taldeak».
Además de para confirmar el traspaso de Planinic al CSKA, la presencia de Kerejeta sirvió para aclarar ciertas situaciones en torno a la plantilla. Así, el presidente azulgrana confirmó que, pese a tener una opción para renovar a Simas Jasaitis, el club no tiene previsto hacerlo, ni siquiera para asegurarse un traspaso, por lo que el lituano quedará libre el lunes y fichará con toda probabilidad por el DKV Joventut por dos años.
Ése es, de momento, el único movimiento confirmado, aunque puede haber otros. En el caso de James Singleton, Kerejeta desveló que el jugador tiene hasta el 27 de julio la opción de rescindir su contrato para recalar en un equipo NBA, por lo que esperarán acontecimientos.
Por otro lado, ante las especulaciones surgidas en los últimos días, confirmó a Pete Mickeal y a Igor Rakocevic, «un jugador prácticamente insustituible», como fijos en el próximo proyecto «salvo que venga alguien ofreciendo algo irrechazable». Con McDonald no ha habido movimientos y no se ha decidido nada con Nocedal.
Goran Dragic bigarren errondan aukeratu zuen San Antoniok 45. zenbakiarekin. Hala ere, bere eskubideak Phoenix Suns taldeari saldu zizkion. Lehen zenbakiarekin Chicagok hautatutako Derrick Rose izan zen gaueko izarra.