GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Mikel Ugalde

Eusko parlamentariei gutun irekia

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura ETBn jarraitu eta gero, ondoko gogoeta labur hau jakinarazi nahi dizuet:

1-Jaurlaritzak igorritako lege egitasmoaren eztabaidan entzundakoak jaso eta gero, hainbat parlamentariri herri honetako bake eta normalizazioak bost axola ez ote dion susmoa daukat.

2-Euskal Herrian bakea nagusitu dadin eman beharreko pausoek lehentasun osoa izan behar dutela. Parlamentari zaretenok arazoak konpontzeko zaudete. Horretarako ordaintzen zaizue. Zuen artean, ordea, askotxo zarete, dagoeneko, hauteskundeetan pentsatzen ari zaretenak.

3-Legeak aurrera egin zain egon gabe, has zaitezte mahai baten inguruan biltzen eta, mesedez, herri honetarako normalizazio bideak zabaltzen. Gai honi lehentasuna ematen ez dion parlamentariak ez du, nire iritziz, hileko bere soldatarik merezi.

4-Joan den ostiralekoa bezalako saioetan eskertzekoa izango litzateke irain gutxiago eta autokritika gehiago egingo bazenute. Asperturik eta gogaiturik gauzkazue zuen jarrerekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo