GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

ARC-2

Astillerok segidako bigarren garaipena lortu du tirabirak izandako estropadan

A.G | ORIO

Astillerok ez zuen hutsik egin eta, bigarrenez jarraian, berea izan zen garaipena Orioko ibaian izandako erlojupekoan. Kantabriarrek, «zortzikoa» gabe, lau segundotan hobetu zuten oriotarren helmugako denbora, baina ez etxekoen kexarik gabe.

Izan ere, etxekoek San Jose XIV traineruaren pareko denborak egin zituzten aurreko hiru maniobretan, eta azken luzean La Marucako ontzia gainditzera zihoazen unean palekin talka egin eta bandera lortzeko aukera guztiak galdu zituzten. Oriotarren esanetan, gertatutakoa ekidin zitekeen, atzoko erlojupeko proban aurrekoarengandik bi minutura irteteko eskaria egin baitzuten egun batzuk lehenago, azken estropadan aldeak handiak izan zirelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo