GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ikurrinak gainerako ikurrei itzal egin die Donostiako udaletxean

Donostiako Udalak bandera espainola jartzeko hartutako erabakiaren aurka protesta egin eta «geurea ikurrina» dela aldarrikatzeko ekitaldia antolatu zuen atzo Bai Euskal Herriari herri ekimenak. Azken boladan Euskal Herrian espainiar nortasuna inposatzeko helburuarekin ematen diren pausoak ugaritu egin direla ohartarazi zuten; horrenbestez, herritarrei deia luzatu zieten inposizioaren aurka egin eta ikurrinaren alde egiten diren ekimenetan parte hartzeko.

p016_f01.jpg

Maider EIZMENDI |

Jai giroan ospatu zuten atzo Donostiako Alderdi Ederren ikurrinaren aldeko ekitaldia. Ez zen falta izan txalapartaririk, bertsolaririk, dantzaririk... baina inondik ere atzoko jaiak protagonista bakarra izan zuen: ekitaldira bertaratutakoen eskuetan, haurren aurpegietan, taula gainean... presente egon zen ikurrina, alegia.

Aurretik Bilboko Udalean egin bezala, iragan maiatzaren 18an jarri zuten bandera espainola Donostiako udaletxean. Erabaki horren aurrean desadostasuna agertu eta «geurea ikurrina» dela aldarrikatu zuten jaiarekin.

Dei egin zuten, halaber, jada 1.700 herritarrek eta 100 eragilek baino gehiagok izenpetu duten Geurea Ikurrina adierazpenarekin bat egitera. Beñat Ijurko Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak adierazpena gogora ekarri eta zera ohartarazi zuen: «Euskal Herria desagerrarazteko edozein arma erabiltzeko prest daude; horien artean ikur arrotzen inposizioa eta gure ikurren desitxuratzea nahiz debekua darabilte». Ikurrinak, aditzera eman zuenez, «Euskal Herri osoa eta euskal gizartearen gehiengoa batzen duen bitartean, bandera espainola, inposizioaren, errepresioaren eta erabakitzeko eskubidearen ukazioaren ikurra da».

Inposizio horri erantzutea euskal herritar orori dagokigula nabarmendu zuen Ijurkok eta, jarraian, adierazpenak luzatzen dituen hiru deiak luzatu zituen berriz ere: lehena, euskal gizarteari, «gure nortasuna eta gure izatea ukatu nahi dutenen aurrean zutitzera»; bigarrena, Euskal Herrian indarrean diren instituzioak gidatzen dituztenei, «ez ditzatela Estatu espainoletik datozen Euskal Herriaren aurkako aginduak bete; eta hirugarrena, Euskal Herriko alderdi politikoei, euskal herritarren borondatea eta erabakia defenda dezatela eskatuz».

Naiara Egaña ekimeneko kideak hartu zuen hitza ondoren. Euskal Herriko instituzio guztietan ikurrinak egon behar duela aldarrikatu zuen, «zintzilik eta ikusgai gure nortasun eta nazio izatearen adierazgarri».

Bide horretan, Geurea Ikurrina adierazpenarekin bat eginez, ikurrinak dagokion lekua berreskura dezan indarrak biltzeko asmoa berretsi zuen. «Urtero Donostiako Aste Nagusian egin ohi den ikurrina omentzeko ekitaldiari bultzada berri bat eman nahi diogu; baina ez Aste Nagusian soilik, auzoz auzo ere geure ikur nazionala agertu eta aldarrikatzeko ekitaldiak antolatzeko asmoz Donostiako talde eragile eta hainbat elkarterekin bilduko gara», adierazi zuen.

Baina Donostian egin bezala, jairik jai eta herriz herri lan egingo dutela adierazi zuen eta herritarrei honakoa galdegin zien: batetik, herriko jaietan euren etxeetan ikurrina eskegi dezatela eta, bestetik, antolatuko dituzten ikurrinaren aldeko ekimenetan parte har dezatela.

izenpetu

Dagoeneko 1.700 herritarrek eta 100 eragilek baino gehiagok izenpetu dute Geurea Ikurrina adierazpena. Bai Euskal Herria ekimeneko kideek www.geureaikurriña.org orrian sartu eta izena ematera dei egin zuten.

Iruñea también expresará su apoyo a la enseña vasca

La celebrada en la jornada de ayer en Donostia no será la última movilización popular que durante estas fechas reivindique la nacionalidad de Euskal Herria y la enseña nacional vasca.

El próximo sábado, cinco de julio, víspera del inicio de las fiestas de sanfermines, se celebrará en Iruñea una concentración con el lema «Nazioa gara. Geurea ikurriña», cuya presentación se realizó anteayer. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo