Tourra
Parte-hartzaile kopurua txikitu da, baina ez jarritako helburuak
Euskal txirrindularitzak hamaika ordezkari besterik ez ditu izango aurtengo Tourrean, azken urteotako kopururik txikiena. Helburuak, berriz, ugari, politak eta asmo handikoak dira: etapak, podiuma, protagonismoa edota lider indartsuak laguntzea.
Amaia U. LASAGABASTER | DONOSTIA
Kantitatearen eta kalitatearen arteko borrokan, euskal txirrindularitzak Tourrean izango duen ordezkapenari dagokionez, bigarrena gailenduko da aurten. Azken urteotan izandako euskal txirrindulari multzo txikiena izango da aurten Tourreko tropelean; horien helburuek, berriz, lasterketa ikusteko irrikaz jartzen gaituzte.
Zubeldia eta Astarloza podiumean izaten saiatuko dira; baita etaparen batean garaipena eskuratzen, Egoi Mártinez -eta Euskalteleko kideak oro har- eta Arrieta bezala. Txurrukak, Ruben Pérezek edota Verdugok poz-pozik amaituko lukete iazkoa errepikatuz gero. Txenteri eta David Lópezi, berriz, Parisera horiz jantzita iristea lor dezakeen lider indartsu baten aldean lan egitea egokituko zaie.
Jose Luis Arrieta (Ag2R). 37 urte dituela ekingo dio nafarrak bere bederatzigarren Tourrari. Christophe Moreauk taldetik alde eginda, askatasun handiagoa izan dezake bere helburuak lortzeko. Desselen, Efimkinen edota Valjavecen lan onak kontrakoa agintzen ez badu, behintzat.
Mikel Astarloza (Euskaltel). Bosgarren Tourra izango du pasaitarrak, eta iazko bederatzigarren postua hobetzeko asmoa du aurten. Taxuzko anbizioa, Euskaltelekoa Dauphinén nola ibili den aintzat hartuta. Alta, beste hainbatek bezala, gustura aldatuko luke sailkapen orokorra etapa garaipen baten truke.
Txente García (Caisse). Urte ugari eta eskarmentu handia du, Tafallakoak hamaika Tourretan jarraian hartu baitu parte, baita etapa bat irabazi ere, 2000. urtean. Gehienetan bezala, aurten ere laguntzaile arituko da. Saria ezin hobea izan daiteke, bere taldeko liderra, Alejandro Valverde, Tourra irabazteko faborito nagusien artean baitago.
Iñaki Isasi (Euskaltel). Parte hartu duen hiru Tourretan, taldearen behar guztietara moldatzen dela erakutsi du. Laguntzaile lanak, ihesaldiak, bai eta etapak irabazteko borroka ere -orain dela bi urte oso gertu ibili zen- egin du.
David López (Caisse). Txentek bezala, bizkaitarrak Valverderen mesedetan lan egin beharko du. Saria, garaipenarekin batera, txirrindulari-karneta izan daiteke, bere aurreko parte-hartze bakarrean (2006an) ezin izan baitzuen Parisera heldu.
Egoi Martínez (Euskaltel). Bosgarren Tourra izango da txirrindulari honentzat. Discoveryn baino askeago, lasterketaren bilakaerak zehaztuko du bere helburua: sailkapen orokor ona edo, are hobe, etapa garaipena.
Juanjo Oroz (Euskaltel). 28 urte ditu eta hasiberri bakarra dugu. Ikastea, lasterketa amaitzea eta iaz bere egoera berean zeudenek egindakotik gertu ibiltzea izango ditu helburu.
Rubén Pérez (Euskaltel). Ihes eginda 513 kilometro egin zituen iazkoan, bere estreinako Tourrean, zaldibartarrak. Aurten ere telebista ordu ugari betetzen saiatuko da eta, ahal izanez gero, gertu izan zuen garaipena eskuratzen ere bai.
Amets Txurruka (Euskaltel). Rubén Pérez ihesaldietan protagonista izan zela esanda, zer esan daiteke Amets Txurrukari buruz? Etxebarrikoak Euskaltelen historiaren lehen podiuma lortu zuen, izan ere, Tourreko txirrindulari borrokalariena izendatu zuten. Lorpena errepikatzeko asmoa du; bai eta zaleen konfiantza ere, GARAko Porrako emaitzak aintzat hartuta.
Gorka Verdugo (Euskaltel). Aurreko biekin batera, Etxarrikoak bizitasuna eman zion iazko Tourrari. Taldeko liderren alde egin beharreko lanak uzten badio aurten ere saiatuko da.
Haimar Zubeldia (Euskaltel). Talde laranjarekin batera, zortzigarren Tourrari ekingo dio, aurretik bi urtetan lortu duen bosgarren postua hobetzeko asmoz. Benetako ametsa, hala ere, orain arte ihes egin dion etapa lortzea izango da. Iaz Tourrean eta aurten Dauphinen erakutsitako izaera borrokalariarekin errazago izango du.
Aunque considera que su expulsión del Tour fue legítima, un Tribunal holandés ha condenado a Rabobank a pagar más de 700.000 euros a Michael Rasmussen -el corredor reclamaba 5,5 millones- al considerar que debía haberle advertido con antelación sobre su situación.
Cadel Evans ve «posible» ganar el Tour y asume su condición de favorito. El australiano, que no cree que la ausencia de Contador desvirtúe la competición, también es el favorito, junto a Valverde, para Damiano Cunego. Aunque el italiano advierte de que correrá «para ganar».
Jan Ullrich cree que el Tour ya no es la mejor carrera del mundo «porque los mejores no pueden participar. Klöden y Contador podían haber ganado esa carrera», aseguró ayer el alemán, para el que «una victoria en el Tour no tiene ahora el mismo significado que antes».
13 y 14 de julio. Aunque los más afortunados podrán seguir el Tour en los Alpes, esas dos son las citas para la mayoría de los aficionados vascos, que volverán a ocupar las carreteras pirenaicas.
Autocaravanas, autobuses, tiendas de campaña...; la afición también ultima su puesta a punto. Y traza su «táctica» de carrera. Por ejemplo, la que han organizado siete peñas (Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Mikel Astarloza, Bilboko Txirrindulari Euskaltel Lagun Taldea, Igor Anton y las Peñas Euskaltel de Maule y Cuenca). Celebrarán una «kedada» el 12 y 13 de julio en el Col d'Aspin, con paelladas, campeonatos de cartas y hasta concierto con DJ y dos grupos de rock de Markina.A.U.L.