GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Bizkaitar doinu elektronikoak

p050_f01_32x32.jpg

Bike, Bizkaiko Kolektibo Elektronikoa da; hau da, musika elektronikoaren inguruan Bizkaiko sortzaile talde batek sortutako taldea. Duela urtebete sortu zen egitasmoa eta tarte honetan kontzertuak, jaiak, aurkezpenak eta hainbat ekintza eskaini dituzte. Urtebeteko ibilbide horren emaitza gisa kaleratu dituzte diskoa eta DVDa.

Diskoan, Bike kolektiboan parte-hartzaile diren talde eta musikarien doinuak entzun daitezke (Mimoloco, Bi.Rss, Dr.J, Jose Luis Canal, Gose, Templar&Birdy, Bruskobreaks, Tierra, Fernando Carvalho, Insert Beat, Backbone eta 2BSKheroek). Gehienontzat ezezagunak dira izen horiek (gutxi batzuk kenduta), baina Bizkaia aldean (eta Bilbon bereziki) erritmo elektronikoek duten indarraren adierazle dira.

Urteak dira kolektiboko kide batzuk, bakoitza bere aldetik, musika elektronikoaren esparru desberdinak zabaltzeko lanean hasi zirela. Itzaletik argitara ateratzeko pauso berria da Bike egitasmoa. Euskal Herrian musika elektronikoa lantzen duten egileek bide handia dute oraindik egiteko eta aurreiritzi asko gainditzeko. «Bike 2.0» lan honetan aniztasuna topatuko dugu erritmo aldetik (The Clash taldearen samplerra eta guzti), kolektiboaren espirituaren erakusgarri.

Horrez gainera, diskoarekin batera DVDa doa kolektiboko kideek egindako zuzeneko lanen irudiekin. Era berean, gonbidapena luzatu diete bideo sortzaileei diskoko musikari irudiak jar diezazkioten (lehiaketa ere egin dute).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo