GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Zezenketen aurka, salaketa publikoa egin dute Baionan PETAko hainbat kidek

p019_f01.jpg

Xabi HERNANDEZ |

Kasik arroparik gabe bildu ziren atzo arratsaldean PETA (People for the Ethical Treatment of Animals) elkarteko hainbat kide Baionako zezen plazaren aurrean zezenketen aurkako salaketa publikoa egiteko asmoz. Sei bat kidek eskultura bizidun bat osatu zuten, hildako zezenak bailiran, etzanda eta banderillak bizkarrean itsatsita zituztela. Helburua zezenketeten «krudelkeria» ageria uztea izan da.

Estatu frantsesean 2003an abiatu zen PETA elkartea, izenak berak dioenez, animalien aldeko tratu etikoa defendatzeko ideiarekin.

Horrela, atzokoa bezalako ekintzak aurrera eramaten dituzte, kolektiboko kide den Nicolas Gresset-en ustez «herri zibilizatu batean ezin direlako animalieei egiten zaizkien torturak onartu».

Ekimenak ez zuen publiko gehiegirik bildu zezen plaza inguruetara; hala ere, mediatikoki salaketak zabalpena izatea zuen objektu, Euskal Herrian eta Estatu frantsesean. Are gehiago, Nicolas Sarkozy presidente frantsesak berriki Europako parlamentuko presidente kargua hartu duela aintzat hartuta.

Iruñekoaren aurrekari

Gresset-ek adierazi bezala, atzokoa, Akizen egindako beste salaketa batekin batera, Iruñeko sanferminetarako prestatu duten ekintza «nagusiaren» aurrekari gisa burutu zuten. Iruñekoa larunbat honetarako aurreikusi dute, arratsaldeko 15.00etan. Bertan, 50 bat kide egongo da, «bat torturatzen den zezen bakoitzeko», kontzientziak astintzeko xedearekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo