GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

TOUR Protagonisten azalpenak

«Ez dago hasteko era on bakarra»

Helburua horiz jantzita amaitzea bada ere, Alejandro Valverde poz-pozik dago Tourreko lehen lider bihurtuta

p043_f01_111x111.jpg

GARA | BREST

Tourra irabazteko faborito nagusitzat jotzen dute askok. Are gehiago atzo lortutako garaipen ikusgarriaren ostean. Beste batzuen ustetan, aldiz, ezinezkoa da maila horri eustea lasterketaren amaierara arte.

Alejandro Valverdek berak ez daki lortuko duen, baina argi dauka, «que me quiten lo bailao», gero gerokoak. «Argi dago gure helburua Parisera horiz jantzita heltzea dela -aitortu zuen-, baina horrek ez du esan nahi bestelako lorpenak eskuratzeko izan ditzakegun aukerak aprobetxatu behar ez ditugunik. Izan ere, lehen etapa besterik ez dugu egin eta aurreko bi helburuak bete ditugu dagoeneko: lehena, etapa bat irabaztea eta bigarrena, maillot horia janztea».

Murtziakoak, gainera, argi dauka «sasoi ezin hobean» dagoela. «Ez dakit zergatik, baina oso indartsu sentitzen naiz. Ez dakit noiz arte izango den horrela, baina horrela sentitzen naizen bitartean aprobetxatu egin behar dut», nabarmendu zuen.

Caisse d'Epargneko txirrindulariaren ustetan, izan ere, ez dago Tourra «hasteko modu on bakarra», askok azkarregi nabarmendu dela pentsa baitezaketen arren. «Alde batetik, aurreko bi helburuak lortu ditugulako -azpimarratu zuen- eta, bestetik, honek hurrengo egunei ekiteko morala handitzen digulako». Valverdek, hala ere, ez dio oraindik gehiegizko estimaziorik emango lider izateari. «Ahal dugun neurrian, bera mantentzen saiatuko gara, baina inolako arriskurik hartu gabe. Helburua, dudarik gabe, Parisen edukitzea baita», adierazi zuen.

Gauza bera uste du Txente Garcíak. Izan ere, Tafallakoaren esanetan, gaur bertan «gal dezakegu maillot horia. Gu lasterketa kontrolpean izaten saiatuko gara, baina esprinterren taldeak ere sartuko direla uste dut eta, ziur asko, haietako bat edo batek bereganatuko du lidergoa».

Bestetik, zuzendariak egin nahi duen lana betetzeko prest ikusten du bere burua. «Esperientziak -hamabigarren Tourra jarraian du aurtengoa- esaten dit nola heldu behar naizen, zer egin behar dudan ongi heltzeko, bai eta nire lana nola bete behar dudan. Kasu honetan argi dago zein den, Valverde zaintzea, arazorik gabe helmugaratu dadin».

Euskaltelekoak, pozik

Euskaltel-Euskadik ere Lehen helburua bete zuen, eguneko ihesaldian gizon bat sartuz. «Garrantzitsua da lehen egunetik lasterketan sartuta egotea -aitortu zuen Gorka Gerrikagoitiak- eta, alde horretatik, pozik gaude». Talde laranjako zuzendariak argi zeukan oso zaila zela ihesaldian garaile ateratzea: «Txirrindulari garrantzitsu askok zeukaten garaipena lortzeko aukera. Baina ahalegina egin behar genuen eta horrela egin dugu. Gure lana egin dugu eta pozik gaude», azpimarratu zuen.

Eta ez bakarrik izandako protagonismoagatik, baizik eta taldeko ziklista guztiak arazorik gabe helmugaratu zirelako ere. «Hori da garrantzitsuena, aurreko egun hauek, gutxienez erlojupekora heldu arte, jausi barik eta denbora galdu barik pasatzea. Gaur bertan ikusi dugu erorialdi txatxu bategatik Mauricio Solerrek denbora galdu duela eta gauza horiek ondorioak izaten dituzte».

Gerrikagoitiak, bestetik, bere txirrindulariak gaur ere saiatuko direla iragarri zuen. «Gaur ere ez da batere erraza izango, baina etapa bat irabaztera etorri gara eta esprint handiak irabazteko gizonik ez dugunez, ihesaldietan saiatu beharra dugu».

Konfiantza

Beste zuzendari euskaldun bat ere, Joxean Fernández Matxin, bere gizonek egindakoarekin pozik ageri zen.

«De la Fuente -eguneko ihesaldian parte hartutako gizonetako bat- saiatu da jada eta badakigu horrela jarraituko duela. Riccók bosgarren postuan amaitu du eta etapa bat irabazteko moduan ikusten dut, baita Piepoli ere. Eta Juanjo Cobo oso indartsu dago eta, batez ere, konfiantza du. Etaparen bat eskura dezakegula uste dut, baita sailkapen orokorrean postu on bat egin ere», esan zuen Saunier Duvalen zuzendariak.

El primer valiente, bretón; y con él, dos vascos

Las similitudes entre Bretaña y Euskal Herria también se extienden al amor de los «breizhads» por el ciclismo. Y por su representación dentro del pelotón.

Así que el primer corredor en fugarse en este Tour, no podía ser de otra manera, fue un bretón, Lilian Jégou, que saltaba a los cuatro kilómetros y originaba, de hecho, la escapada del día.

Junto a él, tampoco faltaba más, dos vascos, José Luis Arrieta y Rubén Pérez, el corredor que más kilómetros hizo en fuga en la edición de 2007. «Era muy difícil conseguirlo el primer día, con el pelotón tan fuerte -admitió el zaldibartarra-, pero había que intentarlo». GARA

Una caída puede condenar a Soler al abandono

Mauricio Soler, vencedor de la montaña el pasado año, podría tener que abandonar el Tour. El corredor colombiano cayó ayer a menos de nueve kilómetros de meta. La primera consecuencia fue que perdió más de tres minutos; la segunda, aún por confirmar, que se resintió de la lesión de muñeca que sufría en el pasado Giro, también por una caída. El ciclista de Barloworld pasó ayer mismo por el hospital y decidirá hoy si está en condiciones de seguir en carrera.

Duclos-Lasalle sólo recorrió cien kilómetros

En caso de confirmarse, la de Soler no será, de todos modos, la primera baja de la carrera, a la que le bastaron cien kilómetros para cobrarse su primera víctima. Fue Hervé Duclos-Lasalle (Cofidis) que, víctima de una caída, se retiraba con una probable fractura en la mano izquierda.

Una cuarta parte del pelotón debuta este año

43 corredores, un 23% del pelotón que partía ayer de Brest, debuta en el Tour. Entre ellos, un euskaldun, Juanjo Oroz. También el primer corredor en abandonar la prueba, Duclos-Lasalle.

Garmin, en primera línea de la tecnología

El equipo Slipstream es, desde ayer, el Garmin. Y el sponsor, una empresa de dispositivos GPS, se ha dejado notar de inmediato, al dotar a sus corredores de una pequeña pantalla instalada en las bicicletas, en las que consta su velocidad, la temperatura, la elevación del terreno o los pasos a nivel que se pueden encontrar, entre otros muchos aspectos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo