GARA > Idatzia > > Euskal Herria

EAJk, bere kasa, mozio «etikoa» aurkeztu eta onartu du Igorren

GARA |

EAJk eta PSEk adostutako eta halako zalaparta handiak eragin dituzten mozio «etiko» horiek beste agerpen bat izan zuten astelehenean Igorreko Udalean. PSEk bertan ordezkaririk ez duen arren, Urkulluren alderdiak bere kasa mozioa aurkeztu, eta aurrera atera zuen, Igorren dituen bost zinegotziek emandako botoekin.

EAE-ANVko laurek kontra bozkatu zuten, eta Igorre Danontzat talde independenteko biak abstenitu egin ziren. Alderdi ekintzaileak, bigarren indarra izan arren, alkatetza du Igorre Danontzat taldearen babesari esker.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo