GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Prozedurek, helegiteek eta aurrekontuek ezin dute estali bi aldeen borondate politiko eza

EAJk eta PSOEk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo diren datozen hauteskunde autonomikoak dituzte buruan, jelkideek «Think Gaur» kanpainaren aurkezpenetan azaldu dutenez eta Zapateroren alderdiak iragan den asteko biltzarrean argi utzi zuenez. Ondorioz, lehia elektoral horretara ahalik eta baldintza hoberenetan aurkezteko mugimenduak egiten ari dira. Une honetan, gatazka horretarako aitzakia galdeketa da. Lehia horretan, biek ala biek nahasmendua bihurtu dute beren estrategiaren ardatz. Alde batetik, Madrilgo Gobernuak galdeketaren aurka aurkeztuko duen aurka-egitean ilegalizazio prozesuak aipatzen ditu, euskal alderdi politikoen aurka, berak bultzatuta, honezkero martxan dauden neurrien berri izango ez balu bezala. Beste alde batetik, Lakuako Gobernuak PSErekin adostu zituen kontuetan aurreikusten ez zen 5 milioiko aurrekontua aurkeztu du, herri galdeketa egiteko diru gutxi eta ez egiteko gehiegi dirudien zenbatekoa. Bestearen borondate txarra agerian utzita irabazi nahi dituzte botoak. Benetako arazoa, ordea, ez da bata edo bestearen borondate txarra, baizik eta gatazka konpontzeko duten borondate politiko eza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo