GARA > Idatzia > > Kultura

Pedro de Yrizarren euskal aditzari buruzko lana kaleratu du Euskaltzaindiak

GARA | DONOSTIA

«Morfología del verbo auxiliar vasco» liburua kaleratu du Euskaltzaindiak; Pedro de Yrizarrek idatzi zuen «Morfología del verbo auxiliar» liburu sortako azken emaitza da, hain zuzen ere, bertako hamabosgarren liburukia osatzen duena. Euskal aditz laguntzailearen morfologiaren bilketa sistematikoa egin zuen bakarra izan zen Yrizar eta, euskal aditza eta euskalkiak sakonki aztertu zituen, baita aditz laguntzailearen morfologiaren azterketekin liburu zehatzak osatu ere. Bere obran Koldo Artola ohorezko euskaltzaina izan zuen laguntzaile.

Pedro de Yrizar 1910ean jaio zen Azkoitian, eta bi urte zituenetik Madrilen bizi izan bazen ere, euskal gaiei ez zien inoiz uko egin eta euskarari buruzko ikerlan ugari argitaratu zituen. 2004an hil zen 93 urte zituela.

Liburuaren aurkezpena gaur izango da Euskaltzaindiaren egoitzan eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Koldo Artolak eta Iñigo Yrizarrek, Pedro de Yrizarren semeak, parte hartuko dute.

Arkotxak, sarrera hitzaldia

Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak Hendaiako Herriko Etxean egingo du larunbatean sarrera hitzaldia. Bertako auzapez Sallaberryren ongietorriarekin hasiko den ekitaldian «Bazterrez» izeneko sarrera eskainiko du Arkotxak, eta Beñat Oihartzabal euskaltzainaren erantzuna jasoko du. Ekitaldia euskaltzain berriari domina eta diploma ematearekin bukatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo