GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Flandriarren beharrei erantzun ez dielako dago berriz ere krisian Belgikako Gobernua

Martxoan iragarri zen bezala, Belgikako Gobernua beste krisi batean erori da. Aurrekoetan bezala, Flandesko autogobernu eskaerak daude azken krisi horren atzean. Egia esan, Yves Leterme flandriarraren gobernuak ez zuen oinarri sendorik. 2007ko ekainean egin zituzten hauteskundeak eta bederatzi hilabete behar izan zituzten akordio bat lortzeko. Letermeren gobernuaren eginbehar nagusia flandriarrek aldarrikatzen dutenari erantzun egokia ematea zen, hots, euren herriko etorkizunaren jabe izateko eskubidea bermatzea.

Porrota izan da asmo horren emaitza, gobernua osatzen duten Waloniako alderdiek ez dutelako amore eman izan nahi Flandes gehiegi indartuko zen beldur. Paradoxikoa da, baina Belgikako Estatuaren alde egin nahi zutenak kolokan jarri dute haren etorkizuna.

Gero eta gehiago dira Belgikak etorkizunik ez duela esaten dutenak. Artifizialki 1830an Estatu frantsesaren eta Alemaniaren artean sortu zen erresuma, egun, ez da waloniarrek eta flandriarrek dituzten beharrei erantzuteko gai eta agerikoa da beste zerbait egin beharra duela. Eta hori, Europar Batasunaren bihotzean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo