GARA > Idatzia > > Mundua

Darfurretik hanka egitea ebatzi du Nazio Batuen Erakundeak

Hagako fiskal nagusiak, Luis Moreno Ocampok, Sudango presidentea genozidioagatik atxilotzeko eskatu bezain laster, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Darfurretik hanka egitea erabaki du balizko erasoak aitzakia hartuta. Premiazkoak ez diren tropak Etiopiara eta Ugandara bidaltzen hasi da. Minuad misioko bozeramaileak hustualdi bat denik ukatu zuen. Neurria behin-behinekoa dela eta esku artean dituzten lan humanitarioak mantenduko dituztela esan zuen.

p029_f01_194x132.jpg

GARA |

Sudango presidentea, Omar al Bashir, genozidioagatik, gizateriaren aurkako nahiz gerra krimenengatik atxilotzeko Nazioarteko Zigor Auzitegiko (ICC) fiskal nagusi Luis Moreno Ocampok egin duen eskaerak gobernuaren eta presidentearen jarraitzaileen haserrea piztu du. Iranek eta Liga Arabiarrak ere gogor kritikatu dute.

Hagako auzitegiaren esku hartzea salatzeko mobilizazioak egin dituzte Khartum hiriburuan. Presidentearen alderdi politikoak deituta, manifestazioa egin zuten unibertsitatetik abiatuta. Nazio Batuen egoitza nagusitik eta Britainia Handiko enbaxadaren aurretik igaro zen.

Gauzak horrela, Nazio Batuen Erakundea bere langileak Darfurretik ateratzen hasi da. Afrikako Batasunarekin batera duen misioak, Minuad izenekoak, ekimen guztiak behin-behinean bertan behera uztea erabaki zuen. Premiazkoak ez dituen kideak, Darfurretik Etiopia eta Ugandara bidali ditu balizko erasoen beldur, biztanleen egoera larria izan arren.

NBEren txostenen arabera, 300.000 bat lagun hil dira Darfurren, indarkeriaren eta bizi baldintza kaskarren ondorioz. Bi milioitik gora dira beren herrixkak utzi behar izan dituztenak. Errefuxiatuen egoera benetan latza da. Askok Darfurretik gertu dauden herrietara jo dute babes bila. Beste 200.000 bat Txaden daude, baina gehienak bi herrialdeen arteko 660 kilometroko mugan daude.

Janjaweed milizien erasoak maiz pairatzen dituzte. Moreno Ocampok herenegun salatu zuenez, «errefuxiatu guneetan gizonezkoak hil eta emakumeak bortxatzen dituzte al Bashirren indarrek». Onik ateratzea lortu duten errefuxiatuen arabera, gobernuaren aire erasoen ondotik, Janjaweedeko milizianoak herrietan sartu ohi ziren zaldietan eta gameluetan. Gizonezkoak hil, emakumeak bortxatu eta bidean topatzen duten guztia ostu ohi dute. Eta emakume anitz bahitu izan dituzte sexu harremanak izatera behartzeko.

Fiskal nagusiaren aburuz, al Bashir da eskubide urraketa horien guztien erantzulea. «Ez daukat bestaldera begiratzerik. Frogak ditut», argudiatu zuen.

Egoera hori izanik ere, Nazio Batuek bere langileei etxean gelditzea gomendatu die. Lekukoek azaldu zutenez, Minuad «bake» misioko bi autobus atera ziren al-Facherreko kuarteletik aireportura. Antza, Ugandara zihoazen, Entebbera hain zuzen.

Mendebaldeko eta Sudango hainbat agintariren iritziz, baliteke Hagako auzitegiaren ekimenak NBEek Darfurren eta herrialdearen hegoaldean dituen misioen eta mendebaldeko enbaxaden kontrako erasoak eragitea. Presidentearen atxilotze eskaerak Sudango subiranotasuna kolpatu du askoren ustez.

Darfurren Minuadeko bozeramaile Josephine Guerrerok hustualdi bat denik ukatu zuen. «Behar-beharrezkoak ez ditugun horiek behin-behinean berrantolatzen ari gara, besterik ez. Indar guztiek beren lekuetan jarraituko dute eta lan humanitarioak mantenduko ditugu», plazaratu zuen. Oraingoz, 200 bat kidek alde egingo dute al-Facherretik Entebbe eta Etiopiako hiriburura, Addis Abebara. Hurrengo egun edo asteetan itzuliko omen dira Sudanera, «segurtasun baldintzen» arabera.

Khartumek Minuadek hartutako neurria gaitzetsi zuen. «Zoritxarrekoa da. Eguneroko lana normaltasunez egiten jarrai dezaten segurtasuna eskaini diegu hamaika aldiz», esan zuen Kanpo Harremanetarako Ministerioko bozeramaileak, Ali al-Sadiqek. Khartumek, hala ere, ez duela halako erabakietan esku hartuko gaineratu zuen.

Giza eskubideen aldeko eragile askok ere landa guneak utzi zituzten erasoen beldurrez.

«eszeptikoa»

«Nork atxilotuko du al-Bashir?», galdetu zuen Hegoafrikako Kanpo Harremanetarako ministro Aziz Pahadek. «Prozesuak denbora beharko du, hilabeteak. Arrakasta izatekotan, zer gertatuko da?», galdegin zuen.

La UA critica la «injerencia» del tribunal de La Haya

La Unión Africana ha expresado su preocupación por la «injerencia» de la Corte Penal Internacional en países africanos. Firmemente opuesta a otorgar impunidad a los acusados de genocidio y crímenes de guerra, resalta que la hipotética detención del presidente sudanés podría «comprometer los esfuerzos para promover una paz duradera» en el continente. Ya en la cumbre que la UA celebró en Egipto, los jefes de Estado y de Gobierno de los 53 países miembros mostraron su preocupación por la extensión del concepto de «competencia universal». Tras alertar sobre su potencial «desestabilizador», solicitaron la suspensión de los procedimientos judiciales en curso. «El abuso del principio de competencia judicial universal puede poner en peligro la ley internacional, el orden y la seguridad», subrayaron en sus conclusiones.

Denunciaron que «el abuso de la competencia universal por parte de jueces de estados no africanos contra dirigentes africanos, en particular, contra los de Ruanda, es una clara violación de su soberanía e integridad territorial. Las órdenes de detención no deben aplicarse en los estados miembros de la UA».

Ayer, Egipto, vecino de Sudán, remarcó que «la resolución de la crisis en Darfur pasa por una solución política. Esa es la única garantía para alcanzar la paz». Así, advirtió que la actuación de la CPI «podría degradar la seguridad y la situación» en Sudán.

Por contra, organismos de derechos humanos aplaudieron la decisión de Moreno Ocampo. Para Geraldine Mattioli, de Human Rights Watch, la emisión de una orden «sería un duro mensaje para quienes cometen crímenes contra la Humanidad». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo