GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

SAN MIGUEL LIGA | Plentziako Bandera

Castrok liga badela erakutsi du erakustaldia eman eta gero

La Marinera ontzia jaun eta jabe izan zen hasieratik eta hamazazpi segundo atera zizkion San Pedrori; Urdaibai hirugarren izan zen.

p031_f01_148x132.jpg

Ander GARTZIA | BILBO

Larunbatak eta igandeak guztiz ezberdinak dira aurtengo San Miguel liga honetan. Talde bakar batek ere ez du lortu asteburu bereko bi probetan bandera etxera eramatea eta, horrek, puntan dabiltzan traineruen indarra eta maila islatzen du. Zalantzarik gabe, horietako bat Castroko «La Marinera» ontzia da, atzo Plentziako uretan garbi erakutsi baitzuen tosten artean gordetzen duen ahalmena eta aise nagusitu baitzen inolako erresistentziarik gabe. Bezperan gainontzeko ontziak baino puntu bat gorago zirudien Urdaibaik ere ezin izan zion kantabriarren erritmo gogorrari eutsi eta ia hogei segundoko atzerapenarekin iritsi zen helmugako balizetara. Badirudi larunbatetan pilatutako ahaleginak garesti ordaintzen ari direla bermeotarrak igandetako hitzorduetan.

Banderen lehiatik aldendu nahi ez duena San Pedro da. Pasaitarrek momentuz ez dute garaipenik lortu denboraldi honetan, baina garaikurren prezioa garesti jartzen ari dira. Atzo Castrorengandik hurbilen aritu zen ontzia izan zen «Libia». Oriorentzat, aldiz, asteburua oso kaskarra izan da emaitzei erreparatuz gero. Ontzi horia Urdaibairen aurkari zuzen gisa iritsi zen asteburura, baina atzeko postuetan ibili ostean puntu andana galduta bueltatu da etxera.

Hondarribia gora begira

Pozik egoteko arrazoiak dituztenak hondarribiarrak dira, azken emaitza kaxkarren ondotik beharrezkoa baitzuten estropada on bat egitea, bai konfiantza irabazteko, bai beheko tokietatik ihes egiteko. Aurreko estropadetan zortea ez dute lagun izan, baina atzoko laugarren postua gora begira jartzen hasteko jauzi-ohola izan daiteke.

Amildegitik ihes egin ezinik dabilena Arkote da. Plentziarrek zita garrantzitsua zuten bere zaleen aurrean Pedreñan erakutsitako maila txukuna eta gero, baina atzokoan bere aurkari zuzena den Tiranengandik urruti ibili ziren eta beste atzerapauso bat eman zuten sailkapenean.

Isuntza logra su primera bandera tras la descalificación de la trainera de Kaiku

En el calendario de la ARC figura un nuevo ganador: Isuntza. Los lekeitiarras lograron su primera bandera de la temporada en aguas de Castro y rompieron con la hegemonía de los sestaotarras, quienes llevaban cinco regatas, todas las disputadas hasta ayer, sin morder el polvo. Aunque la «Bizkaitarra» resultó ser de nuevo la trainera más fuerte, fue descalificada por haber entrado en línea de llegada por fuera de las balizas delimitadoras del campo de regateo, a pesar de las duras protestas del preparador Jose Luis Korta.

La «cuadrilla» dirigida por Josu Aboitiz superó a Camargo y Pasai Donibane en su guerra particular por hacerse con el otro billete para los play-offs y aprovechó la exclusión de los sestaotarras para lograr su primera victoria y, de paso, situarse en lo más alto de la clasificación. Después del resultado un tanto inusual de ayer; con Isuntza, Santurtzi, Donostiarra, Busturialdea y Ondarroa en los cinco primeros puestos, la clasificación general queda comandada por sestaotarras y lekeitiarras con 60 puntos, seguidos muy de cerca por Camargo con 59. Pasai Donibane es cuarta con 54 puntos y los últimos dos puestos son para Portugalete y Zierbena.

En el segundo grupo, por contra, no hubo ninguna sorpresa y Astillero volvió a ser, de nuevo, dueño y señor. Los cántabros sumaron una nueva bandera para sus vitrinas -ocho de ocho-, con lo que se acercan al pleno. Esta vez tampoco encontraron resistencia alguna y la San José XIV rompió todos los registros en cada una de las ciabogas. La clasificación final la completaron Orio, Deusto, Trintxerpe, Getxo, Colindres, Hibaika, La Maruca, Raspas, Luanco y Santander.

A. G

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo