GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak

Larretxeak eta Waltarik erraz lortu dute Donapaleuko torneoko finalerako txartela

p037_f02.jpg

Jon LEUNDA | DONAPALEU

Olivier Larretxeak eta Agusti Waltarik oso erraz lortu zuten Donapaleuko Torneoko finala jokatzeko txartela, eta bihar ilunabarrean Sorhuet eta Ezkurraren aurka jokatuko dute txapelaren lehiako partida.

Finalerdi estu samarra iragartzen zen, baina gero ez zen horrela atera. Aurrez aurre Ibarrola eta Ozafrain zituzten, egungo binakako txapeldunak, baina Nafarroa Behereko bikotea ez dago orain dela bi hilabete txapela jantzi zuten unean zuen jokoarekin, eta hori argi ikusi zen. Amaieran, markagailuak 40 eta 20 adierazten zuen Larretxearen eta Waltariren alde.

Kubatarra atzean ari da jokatzen lehiaketa hau, eta bere postua hori ez dela ikusten den arren, atzean ere ongi moldatzen da; are gehiago aitzinean aurrelari on bat jarriz gero.

Hala ere, markagailuak ez du erakusten jokoan ikusi zena, galtzaileak nahiko itxuroso aritu baitziren, nahiz eta aurkarien tantoen erdiak egin zituzten. Patrick Ibarrola hilabete egon da geldirik, eskuetako arazoak medio, eta hori ere nabaritu zuen. Hala ere, irabazleen garaipenak ez du inolako aitzakiarik, Larretxea eta Waltari hobeak izan baitziren.

Azkena

Torneoko finala bihar jokatuko da Donapaleuko trinketean, 19.30ean hasita. Sorhuet-Ezkurra II.a eta Larretxea-Waltari neurtuko dira. Finala orekatua agertzen da, baina horretarako bikote lapurtarrak finalerdietan baino maila dezentez hobea eman beharko du, bestela jai izango baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo