Jexux Arrizabalaga
Balentxi gogoan
Bi urte bete dira, jadanik, joan zitzaigunetik. Zeinek esan! Bai azkar pasatzen dela denbora batzuetan! Dena dela, zure oroipenak gure baitan segitzen du bizirik.
Horregatik aurten ere zure omenez elkartu nahi izan dugu. Agurra dantzatu, bertso batzuk bota, abesti batzuk kantatu, lore eskaintza egin, eta elkarrekin txistorra pintxo batzuk dastatu.
Balentxi, oraindik zure nahiak bete ez baditugu ere, horretan saiatzen ari gara, eta pixkanaka-pixkanaka joango gara betetzen.