GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Herritarrek krisiaren gordina jasaten duten bitartean, enpresariek mozkinez gozatzen dute

Duela gutxi arte gobernuek ez zuten onartzen ekonomiaren egoera kritikoa denik. «Krisi» terminoa tabua zen beraientzat eta, hitz hori ez ahoskatzearren, «ekonomiaren moteltzea», «merkatuen mesfidantza», «hazkundearen balaztatzea» edo gisako kontzeptuak erabiltzen zituzten, bai jendea lasaitzeko, bai beren ardura ezkutatzeko. Baina krisia agerikoa zen guztiontzat eta honezkero gutxik ukatzen dute egitate hau. Nolanahi ere, krisiaren kausak eta honi aurre egiteko neurrietan ez dago halako adostasunik. Izan ere, agintari askorentzat konponbidea enpresariei laguntzean datza. Beste askorentzat, ordea, enpresariak dira, hain zuzen ere, egoeraren arduradunak eta norbait laguntzekotan, instituzioek krisia pairatzen duten horiek lagundu beharko lituzkete, herritarrak, alegia.

Izan ere, krisian duten arduraz harago, nekez baiezta daiteke enpresarientzat krisia gordina denik. Datuak ezagutu ahala, beraientzat gordin bakarra mozkinak direla argi geratzen da-eta. Gaur GARAk argitaratzen dituen banketxeen, energia enpresen eta automobil industriaren datuetan, besteak beste, ez da kalean bizi den larritasunaren aztarnarik ikusten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo