GARA > Idatzia > > Kultura

Hainbat idazleren argazkiak izango dira Okendo kultur etxean ikusgai

GARA | DONOSTIA

Besteak beste, Jose Luis Sampedro, Vargas Llosa, Gabriel Garcia Marquez, Miguel Delibes eta Bernardo Atxaga idazleen irudiak jaso ditu argazkietan Daniel Mordzinkik. Donostiako Okendo kultur etxean «Literaturaren aurpegiak» erakusketan daude ikusgai. Irudi horietan idazleak eskuan krabelin bat dutela, etxeko igerilekuan, bilobez inguratuta... ageri dira; autoreak «egungo mundu hau hobea izatea» lortzen duten momentuak atsegin ditu eta lana horren erakusle da.

Parisen bizi den idazle argentinarrak 1982an hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta harrezkero erreportajeak eta erretratuak egiten jardun du. Bere bi zaletasunak, irudia eta hitza, elkartuz idazleen imajinak argazkietan jasotzea da gustukoen duen gaietako bat.

Okendo kultur etxean egongo den erakusketa irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo