Dianne Reevesen eta Diana Krallen ahotsek beteko dituzte Kursaaleko kuboak
«Jazz Band Ball» eta Keith Jarretten hirukotearekin abiatutako Jazzaldiak martxa ona hartu du Donostiako beroan, eguraldi bikaina lagun. Atzo, bertan izan ziren David Murray eta Maceo Parker saxofoi-jotzaile bikainak, baita Paolo Conte kantari italiarra ere. Gaur, berriz, hondartzan Bobby McFerrin eta Donostiako Orfeoiarekin izango dugun hitzordutik aparte, emakumeen txanda dugu: Dianne Reeves eta Diana Krall kantari dotoreak izango ditugu Kursaalean.
A. BILBAO | DONOSTIA
Udako erritmoa hartu ezinda, presaka gabiltza batetik bestera. Jazzaldiko egitarau ederraz gozatu nahiak dituen gauzak. Izan ere, beharrezkoa da Donostiako jaialdian plangintza bat egin eta interesatzen zaizkigun kontzertuak aurretiaz aukeratzea, izan doaneko ala ez.
Zorioneko «arazotxo» horri -aukera dugulako- aurre egin behar izan genion herenegun eta, Toto Bona Lokua talde afrikarra hondartzan utzita, blues doinuak aukeratu eta Victoria Eugeniara jo genuen, aulkirik gabeko antzokian -atzo ere aulkiak kendu zituzten, Maceo Parkerren zuzenekorako- Johnny Winter ikustera. Texaseko gitarra-jotzaile beteranoak, oholtza erdian jesarrita eman zuen kontzertu osoa, kapela eta jantzi beltzak lagun, ile eta azal tatuatu zurien gainean. Guztiz zaharturik eta kasik ibili ezinda badago ere -makurturik eta astiro agertu zen oholtzara-, slide gitarra erabiliz atzamarrak sasoian dituela erakutsi zuen. Gustura utzi zituen ikusleak, «I´m a bluesman» diskoan gezurrik esaten ez duela berretsiz. Berarekin batera, laukotea osatuz, Paul Nelson gitarra-jotzaileak, Scott Spray baxu-jotzaileak eta Tony Beard bateria-jotzaileak jo zituzten kontzertuan emandako zortzi kantuak: «Hideaway», «Sugar Coated Love», «She Likes To Boogie Real Low», «Red House», «Johnny Guitar», «Highway 61 Revisited», «Tore Down» eta «Love Call». Kuriosoa, antzokiko aulkiak kenduta jendea zutik, eta oholtza gaineko aguretxoa -gitarra eskuetan- jesarrita, ohikoa denaren kontra.
Antzokitik aterata, Hocus Pocusen hip hop interesgarria ere harrapatu genuen hondartzan, baina giroa dezente freskatua zegoen ordurako, eta dantzan zeudenen artean atzerritarrak ziren nagusi, Zurriola inguruan ingelesez eta frantsesez baino ez zen entzuten-eta. Luze jo zuen bai «Jazz Band Ball» egitasmoak, eta frantziarrak isildu zirenerako goizeko hirurak ziren jada. Antolatzaileek gaur emandako datuen arabera, Toto Bona Lokuaren zuzenekoa izan zen atzokoan entzule gehien bildu zuen kontzertua, 5.500 lagun inguru, eta Hocus Pocu oholtzara ateratzerakoan 4000 inguru ziren hondar gainean dantzan.
Johnny Winter eta Hocus Pocus taldeen kontzertuen artean Altxerriko zulora sartzeko beta ere izan genuen, Jorge Rossy dibertigarriaren jarduna entzutera. Piano-jotzailea Kike Arzak (baxu elektrikoan) eta Hasier Oleagak (baterian) lagundu zuten, biak ala biak euskal musikari gazte eta prestuak. Hiruren arteko jardunean, eta Jorge Rossyk piezen artean egindako txantxa eta azalpenekin, gustura igaro genuen gauerdia, lagun artean. Asko eta asko baitira Kursaal inguruko terrazetan talderen batean jo ostean bertaratzen diren artistak, tartean Musikenen elkar ezagutu ostean plazara atera diren lagunak, musikari gazteak.
Dianne ala Diana
Emakume handi bik lepo beteko dituzte Kursaaleko kubo biak. Batetik, Dianne Reeves kantari estatubatuarrak eta, bestetik, Diana Krall piano-jotzaile eta kantari kanadiarrak.
Dianne Reevesek lau musikarirekin batera joko du Donostian. Lau Grammy irabazi dituen artistak Blue Note ospetsuan argitaratu ohi ditu diskoak, eta oraintsu George Cloony antzezleak zuzendutako «Good Night & Good Luck» pelikulan entzun ahal izan dugu bere ahots ederra.
Diana Krall, iaz Jazzaldia itxi zuen Elvis Costello paregabearen emazte paregabea dugu. Edo Elvis Costello da Diana Krall paregabearen senar paregabea. Nazioarteko izar handiak dira bata zein bestea eta errepertorioa kontu handiz aukeratzeko ospea duen Krallek milioika disko saltzen ditu, jazz estandarra abestuz. Donostian hirugarrenez izango da, estreinako aldiz 1997an, hasiberria zela, eta bigarrenez 2000. urtean, dagoeneko izar bilakatua. Kursaalen Anthony Wilson gitarra-jotzailea, Robert Hurst baxu-jotzailea eta Jeffrey Hamilton bateria-jotzailea izango ditu lagun. Bataren zein bestearen sarrerak aspaldi agortu ziren.
Gauerditik aurrera
Gauero legez, oholtza nagusietatik kanpo ere oparoa dugu eskaintza gauerditik aurrera. Gaur, eta «Cuadernos de Jazz»ek aurkeztuta, Steve Coleman & Five Elements eta Opus Akoben izango dira Victoria Eugenia antzokian. Steve Coleman ez dugu ez saxofoi-jotzaile makala, eta honakoan gainera Opus Akoben hip hop taldeak lagunduko du bere Five Elements boskotea, maisuaren izpiritu berritzaileari erantzunez. Eta antzokiko klubean, Jacques Rémus soinu eskultoreak eta Rolf Sudmann theremin-jotzaileak osatu duten Signa bikote kuriosoa entzuteko parada izango da, gaueko 22.00etatik aurrera. Beraiekin batera, Dutch Rhythm Combo. Antzokiko klubeko gainerako zuzenekoak bezala, emanaldia doakoa da, baina bertaratzeko aurretiaz sarrerak jaso beharra dago. Adi egon beharko beraz.
Altxerri klubean bossa novaren 50. urtemuga ospatuko dute gaur eta bihar, Marcia Maria abeslariarekin. Brasildarra, Nelson Veras, Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada eta Mathieu Chazarenc musikariek lagunduko dute. Be Bop tabernan, bestalde, All Ice eta Nickodemus disko jartzaileek eta Gasteizko Wok Hot taldeak parte hartuko dute. Areto bietan sarrerak 10 euro balio du, zurruta barne.
Aldizka Jazzaldia hiritik ateratzeko ohiturari jarraituz, gaur Puerto Candelaria talde kolonbiarrak Irungo Jai frontoian joko du, 22.00etatik aurrera, doan. Gogoan izan gainera, Kursaal inguruko terrazetan, oholtzak eta tabernak ez ezik badela jazz diskoak, jaialdiko oroigarriak eta musika liburu eta partiturak erosteko aukera ere. Artista batzuk gainera, bertatik pasatu ohi dira diskoak sinatzera, zaleek gustuko dituzten musikariak agurtzeko, iradokizunen bat egiteko edota argazkiak ateratzeko aprobetxatzen duten unea. Bertan ikusi genituen herenegun Toto Bona Lokua hirukote afrikarra, eta Pink Martini ere bertatik pasatzekoa zen atzo. Bihar berriz, Benjamin Biolay frantziarraren txanda izango da, 23.15ean. Música Nuda eta Stefano di Battista italiarrak berriz, larunbatean pasatzekoak dira, arratsaldeko seiak eta zazpiak bitartean. Bukatzeko, Asa nigeriarrak igandean sinatuko ditu ikus-entzuleen eskariak, gaueko 21.30ean.
La pregunta surgió en la rueda de prensa que, inicialmente, estaba anunciada con el experimental guitarrista de Nueva York para presentar su nuevo proyecto, Ceramic Dog. A la comparecencia acudieron finalmente dos terceras partes del trío, el batería Ches Smith y el bajista Shahzad Ismaily, y la respuesta probable llegó de boca del bajista: «Dormir». Con la divertida rueda de prensa ofrecida por los dos Ceramic Dog, que «no son Marc Ribot», comenzaron unas comparecencias por las que también pasaron el genial saxofonista David Murray con una camiseta en la que se podía leer la palabra «yes» sobre la cara de Obama, e Iñaki Salvador, pianista donostiarra disperso en mil y un proyecto que participará en la «Gaubira» del próximo sábado con un recital que pretende aunar canción de autor con jazz y del que saldrá, probablemente, su próximo disco. Smith e Ismaily explicaron su pretensión de deconstruir su anterior historia musical en Ceramic Dog, para volver a construir, «trocito a trocito, el perro de porcelana después», en una tanda de preguntas que el bajista no quiso que acabara, por lo que requirió -uno a uno y señalando con el dedo a la audiencia- a que se les preguntara. La banda, que repetía actuación ayer tras tocar en la Jazz Band Ball del pasado martes, dijo estar «satisfecho por haber tenido un público interesado en su trabajo»; algo, según ellos, «inusual en un gran festival». Cuestionados sobre la jefatura del grupo, tras reconocer que Ribot debería serlo, dijeron que, en realidad, «el jefe es el que peor humor tiene en ese momento» y en cuanto a su método de trabajo, declararon que «Ribot era perezoso y no le gustaba ensayar» pero, por el contrario, «el tocar mucho juntos los mantenía constantemente inspirados». La presencia de David Murray hizo que la rueda de prensa acabara, aunque tanto el batería como el bajista se quedaron a escuchar al saxofonista, a quien regalaron su disco de debut y con quien se fotografiaron orgullosos al final. El californiano presentó a la banda que lo acompañaba, compuesta por Lafayette Gilchrist (piano), Hamid Drake (batería) y Jaribu Shahid (bajo), de los que habló maravillas. Dijo no ser de los que tocan siempre igual de principio a fin -«el disco es un momento congelado de la música y yo pretendo moverme»- y aseguró que planea volver a poner en marcha un proyecto con músicos cubanos próximamente, para grabar en castellano, como en su día hizo Nat King Cole.
A. B.
Musikari berritzaile eta ipurterre, adi Steve Coleman saxofoi-jotzaile handiak, Five Elements taldeko buru legez, Opus Akoben hip hop taldearekin batera, gaur Victoria Eugenian emango duen kontzertuari.
Bobby McFerrin gertakari sailkaezina da, ez da inoiz modaz pasatzen eta lehenean eusten dio bere marka-irudiari. Oraingo honetan, Zurriolako hondartzako Agertoki Berdean kantatuko du, Donostiako Orfeoiarekin batera.
Data: Gaur.
Lekua: Jazzaldia (Donostia).
Dianne Reeves:
18.30. Kursaal areto txikia. Sarrerak agortuta.
Diana Krall:
20.30ean Kursaal areto nagusia. Sarrerak agortuta.
Bobby McFerrin eta Donostiako Orfeoia: 22.30. Zurriolako hondartzan. Doan.
Steve Coleman: 00.00etan Victoria Eugenia antzokian.
15 euro.