GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Segurtasun ezaren mamua berriz ere nagusi Baionako besten aurkezpenean

Bestetako egitarauaren aurkezpenean, «ohikoak beharko luketen» bizidetza, errespetu, tolerantzia eta jarrera irekiari dei egin die Jean Greknetek. Programak bera baino beste hiru gaik erakarri zuten arreta: garbitasuna, ostalarien kexak eta segurtasun faltaren eztabaida.

Xabi HERNANDEZ |

Egun gutxi falta dira baionesak zuriz eta gorriz jantzita jai giroan murgil daitezen. Izan ere, hil honen 30ean hasiko dira herriko bestak, eta abuztuaren 3a bitartean bestarako egitarau bizia prestatu du Besta Batzordeak, atzo bertan Baiona Ttipiko ostatu batean, urtero bezala, jendaurrean azaldu zutenez.

Agerraldian hiriko auzapez Grenetek baloratu zuenez, aurtengoa «egitarau tradizionala» izango da, «tradiziozko bihurtu diren ekintzek» eta «elkarte desberdinek egindako ekarpenek» bat egingo baitute. Bi milioi euro inbertitu dituzte programaren diseinuan baina, hala eta guztiz ere, aurtengo edizioan berrikuntza gutxi topa daitezke. Horien artean bi nabarmendu daitezke, batez ere: lehena, Manu Chaoren kontzertuak, eta bestea, munduko piper-tortilla txapelketa, bere aurreneko edizioan. Kontzertuei dagokionez, bi izango dira Chaok Lapurdiko hiriburuan eskainiko dituenak, hilaren 30ean eta 31n, zezen-plazan. Horrela, Europan zehar egiten ari den birari amaiera emango dio Baionako emanaldiokin.

Hiriko giltzak bota ohi dituzte urtero herriko etxeko balkoitik behera ospakizunekin hasteko, eta aurten kirol munduko bi elkarteri eskaini diete «ohore» hori, Denek bat saskibaloi taldeko kideei eta Aviron Bayonnaiseko arraunlari eta futbol taldeko partaideei.

Bideratu gabeko arazoa

«Arrisku gabeko egoerarik» ez dela esan zuen Grenetek, baina «dispositibo bereziak» antolatu dituztela gaineratu zuen, zehaztasunik eman ez arren. Herritarren segurtasunaren arduradun haiek direla aitortu zuen, baina gaiari buruz azalpen argirik ematea saihestu zuen. Oraindik konpondu gabeko afera da.

zergak

Garbitasunarekin batera, hiriburuko bestetako salaketa gai nagusietako bat da: ostalariek gehiago ordaindu beharko diote herriko etxeari ostatu kanpoan barra gehigarriak eta terrazak jarri nahi izanez gero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo