GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

Bruesak Bojan Popovic eta Lou Roe fitxatu ditu datorren denboraldirako

p040_f02.jpg

Imanol SESMA | DONOSTIA

Datorren 2008-2009 denboraldian ACB ligara itzuliko den Bruesa GBC taldeak gorputza hartu du Bojan Popovic eta Lou Roe fitxatu ostean. Talde donostiarraren helburua Estatuko espainoleko saskibaloiaren mailarik altuenean itxura ona eman, eta bertan jarraitzea izango da. Dagoeneko baditu bederatzi gizon hasteko prest.

Izan ere, horiek fitxatu aurretik Hopkins, Uriz, Lopez, Doblas, Panko eta Andradek kontratua berritua zuten, hala taldean jarraitu ahal izateko, eta Sergio Sanchez fitxatua zuen Miguel Santos Bruesako lehendakariak.

Bi jokalari berriak

Bojan Popovic Malagako Unicaja taldeak urtebeterako utzita dator Donostiako taldera. 1983ko otsailaren 13an Belgradon jaiotako 25 urteko nazioarteko jokalari serbiarrak 1,90 metroko altuera du eta joko antolatzailearen postua irabaztera dator talde gipuzkoarrera. Hasierako bostekoan bat zenbakia eramateko norgehiagokan Sergio Sanchez eta Ricardo Uriz arituko dira jokalari berri honekin batera.

Lou Roe, aldiz, Murtziako Polaris World taldea utzi, eta urtebeterako fitxaketa moduan dator Bruesa GBCra. Hala ere, hegal-pibot zein bost zenbakidun gizon modura jokatu dezakeen estatubatuarrak taldeko jokalari garaienekin lehian aritu beharko du hasierako bostekoan postua irabazi nahi izanez gero.

1972ko urtarrilaren 14an Atlantic City-n (New Jersey, Estatu Batuak) jaio zen Lou Roe jokalari beteranoak 36 urte ditu eta 2,01 metroko garaiera du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo