GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Fredi Paia 2008/7/25

35.000

Dagoeneko gehiegi gara demokrazia parlamentario honetan (aurreko berrogei urteetakoa organikoa zen) euskararen, erabaki eskubidearen, aberastasuna hobeto banatu eta ingurumenari gutxiago kalte egingo dion gizarte ereduaren eta, batez ere, duintasunaren alde jarduteagatik atxilotutako euskal herritarrak. Torturatuak eta hildakoak ahaztu barik. Terroristaren eufemismoak, historian rojo separatista, sorgin, mairu... berbek betetzen zuten funtzio bera dauka. (...) Bere interesen esanetara dabiltzanei beti ordaindu die ondo Espainiak, Erromak ez bezala. Gizaldi guztietan egongo zen garaian garaiko Lopez de Aro, Inazio Loiolakoa edo Ardanzari eskaintzeko Petronorren bat. Eta Zubietako biztanleek harrika hartu zituzten akelarretan parte hartzea leporatuta torturatu eta epaitu ostean aske utzi zituzten auzokideak. Hegan egin, uztak izorratzeko ekaitzak sortu eta hileko azken barikuko kontzentrazioan (orduko Garzonek akelarre deitzen zien) parte hartzen zuten deabruaren (erdi aroan agintariek ETA esateko erabiltzen zuten hitza) menpekoak zirelako. Eurek jakin ez arren ere.

Torrotxero, Guti, Kotano, Saratxo, Adur, Gaizka, Liber, Maialen eta Ana Belen izan dira oraingoan. Euskal Herrian proiektu politiko guztiak garatzeko bitarteko demokratikoak baleude sekula armarik hartuko ez lukeen jendea. Inoiz hartu badute. 35000 adabaki jarri badizkiote ere, errepresioaren bidez sekula konponduko ez den arazo baten azken biktimak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo