Jokoak
Nafarroa Behereko lau talde neurtuko dira Baigorriko lehiaketan
J.L. | DONOSTIA
Nafarroa Behereko lau talde neurtuko dira gaur arratsaldean Baigorriko Torneoan. Ekinaldia 16.30ean hasiko da bertako plaza librean.
Jutsi, Baigorri, Banka eta Donamartiri lehiatuko dira, eta bost kirol ezberdin egin beharko dituzte. Sokatiran, 680 kiloko taldeak neurtuko dira. Lasto-altxatzen, berriz, 30 kiloko fardoa 6 metrora altxatu beharko dute. Txingan, esku bakoitzean 35 kilokoekin aritu beharko dute. Azkenik, zaku lasterketa ere izango dute. Hau izaten da herrialdeko urteko lehiaketarik garrantzitsuenetakoa, eta jende asko biltzen du. Hori guztia nahikoa ez balitz, gainera, Agiteren eta Mieltxo Saralegiren erakustaldiak ere izango dira ikusgai zaleen gozamenerako.