GARA > Idatzia > Kirolak > Saskibaloia

«Ameriketatik joan nintzen» Nba-tik Europarako bidea, diruaren hotsak eraginda

Ez abesti zaharrak dioen bezala, «xentimorik gabe», baina Amerikara joatea da jokalari askoren ametsa. Hala, besteak beste, Rudy Fernandez edo Gallinari gazteek jauzia emango dute, eta, hala ere, kanta alderantziz jarrita, beste asko Europara itzuli dira «diruaren hotsa» entzunda.

p036_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Globalizazioak eta Estatu Batuetako jokalariekiko aldeak izugarri murriztu izanak, NBAn jokalari atzerritarren presentzia areagotu egin dute azken urteotan. Lehen Europa txiki geratzen zitzaien Petrovic edo Sabonis bezalako jokalariei, eta halakoek soilik eman zezaketen jauzi hori. Azkenaldian indarrak asko orekatu dira, ordea, eta emaria handituz, kanpoko jokalarien garrantzia nabarmen areagotu da Estatu Batuetako ligan. Isuri hori norabide bakarrekoa izan ohi zen, baina azkenaldian, batez ere uda honetan, itzulerako biderik ere badela ikusi dute europar jokalari askok (Garbajosa, Navarro, Nachbar edo Brezec), eta NBAko «maila ertaineko» estatubatuar batzuek ere bai, Childress kasu, kontinente zaharrean lekua egin dezaketela erabaki dute, ekialdeko taldeak egiten ari diren inbertsio ekonomiko izugarriak lagunduta.

Aldaketa garrantzitsu honen oinarrian arrazoi ekonomikoak daude, zalantzarik gabe. Dolarrak euroarekiko gaur egun duen ahulezia faktore esanguratsua izan da migrazio honetan, eta urrutira joan gabe aurki dezakegu horren adibide garbi bat. Ez zen inongo sekretua Tiago Splitterrek NBAn jokatzeko erabakia hartuta zuela, eta jauzi egiteko data uda honetarako jarria zuela, eta hala ere, Herb Rudoy Estatu Batuetako haren ordezkariak berriki onartu duenez «ezinezkoa izan da Baskoniak Gasteizen geratzeko egindako eskaintzari uko egitea». Are gehiago, kontuan hartuta, jokalariak Atlantikoa zeharkatu nahi izanez gero, aurretik ere urte asko duela (23 urte ditu). Gainera, Europan izar handi bat izateko aukerak ditu, eta Estatu Batuetako taldeetan, aldiz, toki bat izateak dituen zailtasunak ezagunak dira.

Khimki fenomenoa

Errusian izugarri indartzen ari diren CSKAren alternatibek lehertu dute, beren txanpona euroa izan ez arren, merkatua. Moskuko Dynamo-k (Nachbar pivot esloveniarra fitxatu du New Jersey Nets-etik) eta batez ere Carlos Delfino eta Jorge Garbajosa fitxatu berri dituen Khimki-k saskibaloi mundua zur eta lur utzi dute jokalariei eskainitako dirutzengatik -madrildarrak sei milioi euro jasoko ditu bi urtean-.

Euroligan lehiatzeko txartelik ez izan arren, Bilbao Basketek bezala, ULEB koparekin konformatu behar izango du 11 urte besterik ez duen Mosku ondoko hiri horretako taldeak. Jabeak dirutza izugarria inbertitu du Khimki-n, eta CSKAk urteetan izandako nagusitasuna ezbaian jartzeko asmoa du.

Bomba Navarro Barcelonara itzultzea eta NBAn zortzi urte eman dituen Brezecek Erroman jokatzea ere euroaren indarrak justifika ditzakeeen beste kasu batzuk dira, hala ere, Josh Childress estatubatuarra bilakatu da mugimendu berri honen ikur nagusia. Izan ere, iaz Atlanta Hawks-en 12 puntu eta bost erreboteko batez bestekoa egin zuen hegalekoa izan baita, NBAn etorkizun oparoa izanda, Europara etortzeko erabakia hartu duen lehen jokalari estatubatuarra.

Olympiacosek eskainitako urteko sei milioi euroak eta Atenasetik erregeren pare egindako txangoa Greziara joateko erabakia hartzeko lagungarri izan zituen hegalekoak, baina badago bestelako arrazoirik ere. Kontinente zaharrean arraroa egiten zaizkigun NBAko soldata murrizketaren arauek ere badute zerikusirik. Izan ere, AEBetako liga profesionalak, taldeen arteko desoreka handiegiak ekiditearren muga jartzen dio taldeek soldatetan gastatu ahal dutenari; honakoan, 71 milioi. Joe Johnson, Josh Smith, Horford eta Bibbyk jasotzen dutenez horren gehiena, Childressek Europan izar izatea erabaki du.

Brandon Jennings antolatzaile gaztearen kasua ere ez da batere arrunta, 18 urterekin profesionala egingo baita Erromako Virtus taldean. Orain arte unibertsitateko izar batek ez zuen sekula Europarako jauzia eman, baina arrazoi akademikoak medio, ezin zuen berak nahi zuen unibertsitatea aukeratu eta, 19 urte bete gabe izanik NBAn jokatzerik ere ez daukanez, Italiara jo du.

Udako merkatua, hala ere, ez da itxi eta NBAtik etor litezkeen izenei buruzko zurrumurruak ez dira amaitu. Esanguratsuenen artean, Jason Williams kalitate izugarrizko antolatzaile beteranoak Maccabin joka dezakeela esaten ari dira; eta Errusiako bi taldek Andris Biedrins letoniar pibota nahi dutela ere bai; Baskoniak berak Scolaren taldeko Carl Landry lauarengan interesa jarri omen du eta Lakersi izugarri kosta zaio Vujacicek Europako diruaren hotsari muzin egitea.

Girona, el contrapunto a unas cifras desorbitadas

Atendiendo a las mareantes cifras con las que los equipos europeos están convenciendo a los jugadores NBA para que regresen al viejo continente, se podría entender que el basket está pasando por un gran momento de salud. Sin embargo, esta afirmación no es para nada real, ya que lo que verdaderamente refleja es el cada vez mayor bache entre equipos grandes y pequeños.

Grecia, que ya sabe lo que es pasar grandes crisis y los nuevos ricos rusos son los que han roto el mercado, mientras que en ACB sólo el Barcelona -club de fútbol- parece aguantar el tirón. Mucho más significativo para la mayoría de los clubes de la liga parece el caso del Girona, que acaba de renunciar a su plaza ACB por problemas económicos, mientras que un histórico como Estudiantes también lo ha pasado muy mal. El de Girona, que hace tres temporadas sacudió el mercado de la mano de Akasvayu, debe ser un aviso a navegantes para estas nuevas potencias. Jon ORMAZABAL

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo