GARA > Idatzia > > Ekonomia

CELSA France enpresak bi ijezteko makina jarriko ditu Baiona eta Tarnoseko portuan

GARA |

Joan den astelehenean izenpetutako protokolozko akordioak CELSA taldea Baiona eta Tarnose bitartean den industria eta portu gunean kokatzea baimenduko du. Modu horretan, taldearen eskumenekoa den CELSA France-k hotz eta bero bidezko ijezkailu bana eraikiko lituzke hor.

Hitzarmenak industria entitatearen kokalekua zehaztu eta ahalbidetu egiten du, eta proiektuak garatzeko beharko dituen 37 hektarea lur hartuko ditu guztira bi udalerri horietatik. Sinatzaileak eta, beraz, egitasmoaren bultzatzaileak siderurgia taldea bera eta administrazio frantsesaren menpe dauden Akitaniako Eskualde Kontseilua eta Landetako Kontseilu Orokorra izan dira.

655 milioi eta 400 lanpostu

Ez Lapurdiko hiriburuko eta ez Ipar Euskal Herriko beste administrazio organok ez du proiektuaren finkatzean esku-hartzerik izan. Ondorioz, eskainiko dizkioten Baionako 20 hektareak Eskualde Kontseiluak berak bideratu ditu, hiriko Industria eta Merkataritza Ganberaren bidez. Lurren emate hori «aldi baterako kokapenerako baimen» gisa aurkeztu dute.

Egitasmo ekonomikorako, «azken urteotan Estatu frantsesean siderurgiaren alorrean egin denik eta garrantzitsuena», guztira 655 milioi euro inbertituko dituzte hiru urterako, batez ere, ijezkailuen eraikuntzarako. Helburua Aciéries de l'Atlantique enpresaren «industria jarduera indartzea» izango da eta, hein horretan, ijezkailu planten zeregin nagusia CELSA France-ren jabetzako altzairutegietatik ateratako produktuak lantzea izango da.

400 bat lanpostu sortuko dituztela aurreikusi dute sinatzaileek, beraien ustetan, «eskualdeko industria sarea hobetuz».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo