GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Zuzenbide Estatuari estatu arrazoia gailendu zaio Turkian, baina frakzioen arteko gatazkak hor dirau

Turkiako Auzitegi Konstituzionalak Gobernuan dagoen AKP alderdia legez kanpo ez uztea erabaki du. 1962tik hona 24 izan dira auzitegi horrek legez kanpotzat jo dituen alderdiak, horietatik gehienak ezkertiarrak, kurduak edo islamiarrak. AKPko buru eta Turkiako agintari diren Recep Tayyip Erdoganen eta Abdullah Gülen lehengo alderdiak daude horien artean. Alegia, 2001ean politikari horiek AKP alderdia sortu behar izan zuten beren lehenagoko alderdia ilegalizatu zutelako. Bitxia, edonondik begiratuta ere.

Turkiak kolpe militarren historia beltza du. Baina, urteak aurrera joan ahala, kolpe horiek eragiten zuten ezegonkortasuna gero eta onartezinagoa zen Turkia bezalako herrialde garrantzitsu batentzat. Europaren mugan, AEBen aliatua… atlantismoaren interesentzat toki pribile- giatu batean kokatzen da Turkia. Esan bezala, kolpe militarren eragina alde guztiek ordaintzen zuten herrialdearen barruan, eta Turkiaren posizioa ahultzen zuten atzerrian. Zuzenbide Estatuaren «armak» garaikideagoak dira, modernoagoak. Gainera, helegiteak onartzen dituzte. Halere, turkiar frakzioen arteko gatazka ez da juridikoa, baizik eta politikoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo