HARRI - ZULATZEA
Etxean irabazi ez arren, Jaizubiak lehen postuan jarraitzen du
J.L. | DONOSTIA
Jaizubiak ezin izan zuen irabazi Ligako jardunaldia bere herritarren aurrean, baina Hondarribiko taldeak bigarren amaitu zuen, eta aurkariei aldea kentzen ari da. Hala, txapela lortzetik gero eta gertuago dago.
Ezustea eman zuen Gallartak eta beraiek irabazi zuten Hondarribiko saioa, 18 zulo eginda. Bigarren sailkatu zen etxeko taldea (17 zulo eta 5,4 zentimetro). Hirugarren Txorierri sailkatu zen (16 zulo eta 9,6 zentimetro). Laugarren Trapagaran 16 zulo eginda.
Sailkapen nagusian, Jaizubiak jarraitzen du lehendabiziko postuan 65 punturekin. Bigarren dago Trapagaran 55ekin, eta hirugarren Burdin Gazteak taldea 50 puntu batuta. Hauek atzeranzko bidea egin dute.