GARA > Idatzia > Kirolak > Beijin 2008

GIMNASTIKA ARTISTIKOA

Estatubatuarren eta txinatarren arteko lehia

GARA | BEIJING

Gaur bertan hasiko dira sailkatze frogak emakumezkoen gimnastika artistikoan. Bertan, barra, lurra eta jauzi diziplinak jorratu beharko dituzte partehartzaileek. Iragarpenen arabera, estatubatuarrak agertzen dira faborito nagusi. Izan ere, Shawn Johnson txikiak, 16 urterekin 1,43 m eskaseko altuera duenak, iaz munduko titulua irabazi baitzuen eta azken bi urteetan bere herriko txapelketan nagusitu baita. Berarekin batera, Nastia Luikin taldekideak ere domina bat eskuratzeko aukera handiak ditu.

Aurrean, dena den, aurkari zailak eta oso prestatuak izango dituzte. Horien artean, arriskutsuenak txinatarrak dira. Etxekoek oso ondo prestatu dituzte Jokoak eta Jiang Yuyuan dute izar nagusi. Atenasen lortu zuten zazpigarren postua hobetzea ez den zerbait, porrot handia izango litzateke Txinarentzat. Aparailuko frogetan ordea, nahiz eta aurreikuspenak askotarikoak izan, etxeko ordezkariak dira dominak lortzeko hautagai nagusienak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo