GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hala Bedi-k eta Gaztetxeak Gasteiz pizten jarraitzen dute begiak urriaren 11n jarrita

Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatuta, kalejira batek Alde Zaharreko eta erdiguneko kaleak zeharkatu zituen atzo. Ospakizunetan dabiltza aurten, eta hurrengo hitzordua urriaren 11rako jarri dute.

p019_f03_148x098.jpg

I.B. |

Gauza jakina da aurtengoa urte berezia dela Gasteizen. Hala Bedi irratiak 25 urte bete ditu aste honetan bertan, eta Gaztetxeak bi hamarkada, San Prudentzio egunean. Urte berezia eta garrantzitsua, beraz, eta merezi duen moduan ospatu beharrekoa. Horretan dabiltza herri ekimen hauetako kideak azken hilabeteotan, «Txorionak! 20 urte okupatzen, 25 urte komunikatzen» leloa ikur hartuta eta txorimaloa iruditzat. Hurrengo hitzordu nagusia urriaren 11rako jarri dute, egun horretan bukatuko baitute kanpaina.

«Piztu Gasteiz! Okupa tu lugar» izango da urriko jaialdi erraldoiaren izenburua, eta hitzordu horretan jendeak parte har dezan, asteotan hainbat ekimen ari dira aurrera eramaten. Horietako bat, atzo arratsaldean izandako kalejira koloretsua izan zen, sanba doinuak ere izan zituena lagun.

Alde Zaharreko kaleak eta hiriko erdigunea zeharkatu zituen kalejirak, gasteiztar zein bisitari askoren jakin-mina piztuz. Horiei guztiei esku-orriak eman zizkieten Hala Bedi eta Gaztetxea maite dituztenek, eta idazkiotan azaltzen zuten beren asmoa dela «burua astinduz eta irudimena erabiliz», tresnak eta espazioak sortzen jarraitzea.

Herri mugimenduaren eguna

Urriko jaialdiari buruz, Gaztetxearen eta Irratiaren eguna izateaz gain, «hiria aldatzeko lanean ari direnen eta urte hauetan hainbesteko lana egin duen herri mugimenduaren eguna» izatea nahi dutela azaldu zuten. Festak bukatu orduko, Gasteizek jarri du beste hitzordu bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo