GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Mikel Lonbillo Eletxigerra Bilbo

Gatibuaren dilema

Behin batean, urruneko edo hurbileko galaxian, hiru lagun multzo elkartu ziren mahai jokoan ahalik eta profit handienak ateratzeko asmoz. E multzoak, joko guztien buruzagia omen, derrigortu egiten zituen gainontzeko jokalariak, P eta B, joko erregelak txintik esan gabe onartzera.

Hogeitamar urte «oligopoly» jokoan iraganda, P eta B aspertzen hasi ziren, E-k profiten zatirik mardulena xurgatzen zuelako; «oligopoly» horren erregelak «monopoly» erregelak bihurtzen hasita zeudela pentsatzen hasi ziren. Horrenbestez, P-k profiten parte handiagoa eskatu zion E-ri; halere, B-ren ulermena desbideratzeko, P multzoaren barneko inkesta egitea erabaki zuen, E-ren arbuioa lortuz. Izan ere, E multzoaren barneko hainbat aldek ez zuten ezer ulertzen «oligopoly»ari buruz, besteen txirotze prozesuan batzuen aberastea erdiesten baitzen E-n. B taldekoak behartuta zeuden jokatzera, beti ari ziren ihardukitzen eta, gainera, batzuk, komunistak omen ziren. Oligopolio teorian ez zen aurkitu soluziorik, fitxa guztiak berdin-berdinak izan behar zirela-eta; hortaz, piraten filmetan bezala, profitak handitzeko E-k P-ri B desagertzea proposatu zion, agian ezinezkoa delako komunistak oligolpolista bihurtzea, batez ere zenbakiez ari garenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo