Aitziber Bilbao Anasagasti Bakio
Bakio berdez
Bakioko balkoi asko berdez jantzi dira Oiagako urbanizazioaren eta golf zelaiaren kontra. Iñaki Anasagastik bere blogean kritikatu du «lau katuk» egindako kanpaina «gezurteroa» dela. Ez da izango horrela bere alderdikide asko ere kontra azaldu delako.
Iritzi politiko ezberdina duten bizilagun eta udatiar askok «herriari buruzko gai garrantzitsuari buruz iritzia azaldu dute». Esaldi ezaguna da, ezta? Nahikoa izan da udal informazioa eta negargura ematen duten planoak zabaltzea. Eta ez da, Anasagasti jauna, duela 70 urte bezala bizi nahi dugulako, baizik eta ez dugulako ulertzen halako toki bat hondatzea. Eta ez da etxebizitza beharrari aurre egiteko, ez gaitezen inozoak izan, Etxebidek ez dute lekurik bertan.
Baina Oiaga edo Ohija presaka eginiko hirigintza politika zapaltzailearen azken muturra da, legeei iskin egiten diena. Datozen belaunaldien beharretan pentsatu gabe babestutako etxe apur-apurrak egin dituena. Hauxe da Bakioren etorkizuna.
Larunbatean kalean protesta egitea besterik ez daukagu eta krisiak salba gaitzala.